[itzul] Laranjarena/ laranjazkoa?
Amaia Lasheras
amaiatxo a bildua yahoo.es
Ost, Ots 9, 13:29:24, CET 2011
Bai, bai, hori bai. Baina "zaporea" edo "osagaia" bakarrik aipatu behar denean,
nola?
Laranja-zukua, baina: zuku hori laranjazkoa da ala laranjarena da? Hori da
galdera.
________________________________
De: Gordexolako Udala - Euskara Zerbitzua <euskarazerbitzua a bildua gordexola.net>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Enviado: mié,9 febrero, 2011 13:25
Asunto: Re: [itzul] Laranjarena/ laranjazkoa?
Nik laranja-zukua eta mandarina-zukua erabili ohi dut.
----- Original Message ----- From: "Amaia Lasheras" <amaiatxo a bildua yahoo.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, February 09, 2011 1:16 PM
Subject: [itzul] Laranjarena/ laranjazkoa?
Egun on:
Nire zalantza kasu honetan zukuei dagokie, baina iruditzen zait edari edo janari
gehiagori aplika dakiokeela.
Nire inguruko euskaldun alfabetatugabeei honelakoak aditzen dizkiet:
Zer zuku (zumo) hartu duzu? Laranja(re)na/ mandarina(re)na.
Horrelako jendeari ez diot inoiz aditu, "laranjazkoa/ mandarinazkoa" esaten.
Hala ere, gaur egungo testuetan, horrelako formak bakarrik aurkitzen ditut.
Zalantza sortu zait ea bi forma horiek erabiltzea zilegi ote den. Euskalki
kontua izan daiteke? Ez naiz ausartzen esatera -zko formadunak gaizki daudela,
baina, hiztun horientzat, horrelakoak erabat ezezagunak dira, eta uste dut hori
sintoma bat dela.
Zer uste duzue zuek?
Eskerrik asko!
Amaia
________________________________
De: Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Enviado: lun,31 enero, 2011 08:00
Asunto: [itzul] Translator tools
Ez dakit hau inoiz aipatu ote den, baina, badaezpada ere:
http://www.translatortools.net/
-- Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
__________ Información de ESET NOD32 Antivirus, versión de la base de firmas de
virus 5858 (20110209) __________
ESET NOD32 Antivirus ha comprobado este mensaje.
http://www.eset.com
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago