[itzul] Laranjarena/ laranjazkoa?

Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Ost, Ots 9, 14:08:48, CET 2011


Aupa, Amaia.
Ez daukat gaia oso sistematizatua, baina sinetsia nago jende gehienak, modu naturalean, laranajarena esaten duela.
Ez dut esan behar beste modurik ez dagoenik, baina, euskara bigarren hizkuntza duen jendeari aditu diot gehienbat bat "-zko" hori. Oker egon naiteke, jakina.

Tortillekin berdin.
Zerena da tortilla edo bokadilloa? Txistorra(re)na. Ez txistorrazkoa (txistorrezkoa behar luke, gainera, ezta?).

Txistor-tortilla, bai, baina zerena da? Txistorrarena.

Berdin zukuekin edo beste gauza askorekin.

Bide batez, beste gai bat, horrekin lotua dagoena. Lehengoan batek "pastas de sémola" nola esan galdetu zidan, ea esan ote litekeen "semolazko pastak". Duda nuen, ez baitira semolaz egindako pastak, hau da, osagai nagusia semola dutenak, baizik eta semol-haziak dituztenak.
Halakoetan ez al da hobe pasta semoladunak edo halako zerbait?
Barkatu gaia desbideratzea.
Fernando Rey




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago