[itzul] Laranjarena/ laranjazkoa?

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Ots 9, 15:31:42, CET 2011


Bistan da ezin direla adibide guztiak zaku berean sartu, oso zabala baita
kasuistika eta esanahi-jokoa. Zuk aipatzen duzun gozotegiko adibide horren
antzekoekin jardun izan gara luze aspalditik:

merengezko pastak vs pasta merengedunak
marrubi(zko)-tarta vs marrubiekiko pastela
sesamo-olioa (*sesamozko olioa) vs pasta sesamodunak

Izan ere, gaur egungo gramatikalari zuhurrak gero eta
semantista-pragmatistago bihurtzen ari dira, egitura sintaktiko formal
hutsek ez baitute dena argitzen noski.

Hori ikertu nahi duenak, badaezpada, ez ditzala egin azkarregi
generalizazioak.

2011/2/9 Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) <
fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es>

>
> Aupa, Amaia.
> Ez daukat gaia oso sistematizatua, baina sinetsia nago jende gehienak, modu
> naturalean, laranajarena esaten duela.
> Ez dut esan behar beste modurik ez dagoenik, baina, euskara bigarren
> hizkuntza duen jendeari aditu diot gehienbat bat "-zko" hori. Oker egon
> naiteke, jakina.
>
> Tortillekin berdin.
> Zerena da tortilla edo bokadilloa? Txistorra(re)na. Ez txistorrazkoa
> (txistorrezkoa behar luke, gainera, ezta?).
>
> Txistor-tortilla, bai, baina zerena da? Txistorrarena.
>
> Berdin zukuekin edo beste gauza askorekin.
>
> Bide batez, beste gai bat, horrekin lotua dagoena. Lehengoan batek "pastas
> de sémola" nola esan galdetu zidan, ea esan ote litekeen "semolazko pastak".
> Duda nuen, ez baitira semolaz egindako pastak, hau da, osagai nagusia semola
> dutenak, baizik eta semol-haziak dituztenak.
> Halakoetan ez al da hobe pasta semoladunak edo halako zerbait?
> Barkatu gaia desbideratzea.
> Fernando Rey
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago