[itzul] Laranjarena/ laranjazkoa?

karlos del_olmo karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Ast, Ots 10, 08:23:51, CET 2011


Ez dakit, bada, gauzak halako argi dauden beti instrumentalari dagokionez,
orokorrean. Gauza jakina da beti ez duela adierazten zein materialez egina
den, zeren bitartez egina edo hartua edo ikusia edo esana edo betea...

Ondoko adibide hauek guziak Orotarikoan agertzen dira:

Zer da, esaterako, "haragizko plazera"?: "Halaber haragizko plazer guzia
eztiki sartzen da, bainan azkenean ausikitzen du eta herioa emaiten?".

Eta honako "ahozko otoitza"?: "Behar dea ahozko othoitzarik erran [...]?
Ez, bainan bihotzez lehenago behar da ordian othoitz egin ezinez ezpaņez".

Zer esan, bestalde, "alegiazko izenaz"?  "Ez zuen bere izena emaiten,
bainan alegiazko izen bat".

"Oinazezko eta atsekabezko itsaso": "Nigatik oinhazezko eta atsekabezko
itsaso uher batean izatu zare mainhatua".

"Itsasoaren barezko egunak": "Itxasoaren barezko egunetan, zulo, tarte,
utsune ta inguruetatik sartzen jakoe ura polito-polito".

"Euskarazko izenak": "Euskarazko izenak ifintea emen arkitu zituen".

"Sufrikariozko lekua": "Purgatorioa da sofrikariozko lekhu bat, norat
baitoazi bizi huntan bere bekhatuentzat osoki satifatu ez duten arima
justuak".

"Egiazko fidantzia": "Bere buruari ez fidatuz da sortzen Jainkoaren baitako
fidantzia, egiazko fidantzia".

"Artifiziozko erremangua": " Halaber artifiziozko erremangu dadukatenek eta
deusik egiten eztutenek kondatuz eta pisatuz baizen, neurrigabeki unhatzen
dute konpainia".

"Batasunezko maila": "Batasunezko mailla gorengora iritxi_

Eta klasikoen "Jainkozko maitasuna, maiestatea, maila..." eta enparauak?

Ez dut zerrenda areago luzatuko, blogen batean baten batek auzia argituko
duelakoan ;-)


Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943483474



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago