[itzul] Laranjarena/ laranjazkoa?

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Ots 9, 21:17:47, CET 2011


Hori, Iņaki, heuk dioan moduan "egur-labeko (egur-suzko labean erretako)
ogia" baita noski ogi mota hori (halakotzat saltzen dena, alegia).

Kasu horretan, erdarazkoak ere ez dik berez ondo adierazten kontzeptua,
nahiz hala finkatu den azkenaldian esapidea, suaren eta are labearen elipsi
ausartez. Izan ere, "pan de leņa" jateko, "diente de acero" behar genikek...

Hala ere, hor ere erdara azkeneraino kalkatu nahi duenak, berak aukeratu
beza: "egur-ogia", "egurretako ogia", "egurrezko ogia"... Denak dituk
ustelak, baina, hori bai, erdarazkoaren pareko.

2011/2/9 Inaki Inurrieta <inaki.inurrieta a bildua gmail.com>

> Horren haritik: okindegietan bada "pan de leņa" esaten zaion ogi klase bat,
> ziurrenik labeko sua egiteko egurra erabiltzen delako. Nola esan hori
> euskaraz? Entzunda nago "egunrrezko ogia" eskatzen, baina bistan da izan
> behar duela egokiagorik. Izan behar duela edo asmatu beharko dela.
>
> Iņaki Iņurrieta
>
>
>
> > Nire zalantza kasu honetan zukuei dagokie, baina iruditzen zait edari edo
> > janari
> > gehiagori aplika dakiokeela.
> >
> > Nire inguruko euskaldun alfabetatugabeei honelakoak aditzen dizkiet:
> > Zer zuku (zumo) hartu duzu? Laranja(re)na/ mandarina(re)na.
> > Horrelako jendeari ez diot inoiz aditu, "laranjazkoa/ mandarinazkoa"
> > esaten.
> > Hala ere, gaur egungo testuetan, horrelako formak bakarrik aurkitzen
> ditut.
> >
> > Zalantza sortu zait ea bi forma horiek erabiltzea zilegi ote den.
> Euskalki
> > kontua izan daiteke? Ez naiz ausartzen esatera -zko formadunak gaizki
> > daudela,
> > baina, hiztun horientzat, horrelakoak erabat ezezagunak dira, eta uste
> dut
> > hori
> > sintoma bat dela.
> >
> > Zer uste duzue zuek?
> >
> > Eskerrik asko!
> >
> > Amaia
> >
> >
> >
> >
> >
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago