[itzul] internalización
karlos del_olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Ast, Ots 10, 09:31:11, CET 2011
Testu honetan "barneratu":
http://www.alphagalileo.de/ViewItem.aspx?ItemId=92876&CultureCode=eu
Gaur egun, ia dena neurtzen da eurotan, baina badira prezioa jartzen zailak
diren gauzak. Gobernu batek elektrizitatea sortzeko teknologia bat aukeratu
behar duenean, erraza izaten da lehengaien edo instalazioen kostuen
batuketa egitea. Baina irizpide abstraktuago batzuk, hala nola ingurumena,
batuketa horretatik kanpo geratzen dira, edo, batuketan sartuta ere,
eragiketa okerra izan ohi da. Ingurumenari dagozkion kostuei eta beste
irizpide batzuei dagokien tokia emateko, Macarena Larreak Electra II eredu
matematikoa garatu du. Horrek erakusten duenez, diruaz gain beste irizpide
batzuk kontuan hartuz gero, aldatu egiten da teknologia ekonomikoen
rankinga. UPV/EHUn defendatu du tesia, eta Internalización de los costes
externos de la producción eléctrica (Ekoizpen elektrikoaren kanpo-kostuen
barneratzea) du izena.
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943483474
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago