[itzul] Erlatibozkoetan azentu marka erabiltzeaz
Julian Maia
julian.maia a bildua ehu.es
Ost, Ots 16, 10:19:14, CET 2011
Ni Juanek esaten duenarekin ados.
Julian
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Juan Garzia Garmendia
Enviado el: miércoles, 16 de febrero de 2011 9:35
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Erlatibozkoetan azentu marka erabiltzeaz
Lehenik eta behin, marka hori [`] inork ez du jartzen erlatibozko
adizki guztietan, baizik eta lehen aldikoetan soilik (sistematikoki
edota testuinguru nahasgarrietan bakarrik), lehen aldikoetan baita
arazoa:
"ehiztariak hil zuen/zuèn oreina" (orain aldian: "ehiztariak hil
du/duen oreina")
Nire iritziz, testuaren konplexutasunak behartzen du erabilera hori;
halakoetan, bada zenbait aukera:
1) Ezer gertatuko ez balitz bezala jokatu, eta hor konpon, hor ere,
irakurlea.
2) Esaldiak berariaz "moldatu", hots, testua arrazoi jatorrik gabe
xinpletu, literaturtasunaren kaltean, arazo formala saihestearren.
3) Modan egon zen moduan, "ehiztariak hil zueneko oreina" moldera jo,
lekuz kanpo erabiliz atzizkia.
4) Marka bat erabili, ahozkoan ongi bereizten dena idatzian berdin bereiz
dadin.
Guztiz oker ez banago, ez du inoiz inork argudio teknikorik eman marka
berezi horren aurka, eta, are gutxiago, noski, bestelako irtenbiderik.
(Idazle guztiek ez darabilte noski halako konpletasuneko testurik...
eta, erabili behar balute, ez dut uste hori lukeenik askok arazorik
handiena...).
Hoberik ezean, bada, ni, aipaturiko baldintza eta mugekin, horren alde.
Hori bai: ez dadila, hori ere, moda txoro bihurtu.
2011/2/16 Beñat Sarasola Santamaría <benatsarasola a bildua gmail.com>:
> Kaixo,
>
>
> dakizuenez, Marcel Prousten *Swann-enetik* liburuan Joxe Agustin Arrietak
> azentu marka erabili du erlatibozko esaldietan. Jakina, ez da lehenengo
> aldia halakorik egiten dela, baina honen harira han-hemengo iritziak-eta
> jaso ditut azken boladan, kontuari buruz hitz egin izan dut, baina ez dut
> itzultzaileen iritzirik ezagutzen. Akaso ez da honakoa halako eztabaida
> orokorretarako leku egokiena, baina inork iritzia eman nahiko balu zinez
> eskertuko nioke. Izan ere, literatur lan baten itzulpenean erabili-ez
> erabili zalantzan nabil.
>
>
>
> Mila esker
> beñat
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago