[itzul] Arku-tiroa: "compuesto" eta "recurvo"
GOIKOETXEA GLEZ. DE LANGARIKA, IRATXE
goikoetxea_iratxe a bildua eitb.com
Ast, Ots 17, 08:33:02, CET 2011
Guk honela erabili izan dugu:
- arco compuesto = arku konposatu
- arco recurvado = arku kurbatu
Horretaz daukagun hiztegitxoa ere bidaltzen dizut, lagungarri balitzaizu ere:
<?xml:namespace prefix = o ns = "urn:schemas-microsoft-com:office:office" />
Glosarioa
arku. Gezia jaurtitzeko tresna.
atze. Jaurtitzean, dianara begira dagoen eskulekuaren aldea.
bisore. Apuntatzeko gailua.
eskuleku = helduleku. Arkuari heltzeko lekua.
gorputz. Arkuaren erdigunea. Hor daude bisorea eta eskulekua.
lehio. Sokaren eta gorputzaren arteko hutsunea. (ventana)
pala. Gorputzaren gaineko eta azpiko atal malguak.
soka. Askatutakoan gezia jaurtitzen duen soka.
motak: konposatu [compuesto]
kurbatu [recurvado]
olinpiko [olímpico]
poleadun [con poleas]
apuntatu. Gezia norabidean jarri.
arkulari. Kirolaria.
arkuratu. Gezia arkuan kokatu.
arkuratze gune. Gezia non kokatu zehazten du.
atezatu = tenkatu. Soka edo arkuari tiratu, tenk jarri arte.
beso-babes = besotako. Gezia jaurtitzean besoa ez urratzeko babesa.
bular-babes. Arkuari eusten dion besoak bularrean min ez emateko babesa.
dragona. Arkuak eskutik ihes ez egiteko lokarria.
diana / jomuga. Geziak jo behar duen biribila. Euskarria lastozkoa du, eta aurrealdea paperezkoa.
gezi. Arku tiroko jaurtigaia.
mutur. Geziaren punta.
zotz. Geziaren gorputza, makila. (tubo, astil)
lumak, luma sorta. Gezia hegaldatzeko luma sorta.
oilar luma. Lumarik luzeena, gezia arkuratzeko erreferentea. (pluma de gallo, timonera)
ziri. Geziari lumen atzean jartzen zaion plastikozko pieza, sokan ondo kokatzeko. (nock, culatín)
geziontzi = buiraka. Geziak eramateko ontzia. Gerri bueltan jarri ohi da.
hatz-babes. Sokari tiratu behar dion eskuko hatzak ez urratzeko babesa. (= atzandel)
ibilbide = joan. Geziak egiten duen bidea.
jaurtiketa = tiro.
jaurtiketa on. Baliagarria.
jaurtiketa ustel. Baliogabea.
kalibre. Geziaren diametro eta sendura.
laxatu. Arkua tenkatzearen aurkakoa.
Robin Hoodena egin. Gezi batekin, dianan sartuta dagoen beste gezi bat erdibitzea.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [ mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de BERBA iratxe ormatza imatz
Enviado el: jueves, 17 de febrero de 2011 8:24
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Arku-tiroa: "compuesto" eta "recurvo"
Egun on:
Goiko horiek arku tiroko kategoriak dira. Euskaraz zelan diren ba al
dakizue?
Eskerrik asko, betiko moduan,
--
Iratxe Ormatza Imatz
BERBA hizkuntza-zerbitzua
Lan Ekintzako enpresaldea
Harrobi plaza 5, 4., 2. bulegoa
48003 Bilbo
Tel.: 94-4166764
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago