[itzul] Arku-tiroa: "compuesto" eta "recurvo"

BERBA iratxe ormatza imatz iraberba a bildua gmail.com
Ast, Ots 17, 08:54:02, CET 2011


Eskerrik asko bioi.

GOIKOETXEA GLEZ. DE LANGARIKA, IRATXE<goikoetxea_iratxe a bildua eitb.com> igorleak
hau idatzi zuen (2011eko otsren 17a 08:33):

> Guk honela erabili izan dugu:
>
> - arco compuesto = arku konposatu
> - arco recurvado = arku kurbatu
>
>
> Horretaz daukagun hiztegitxoa ere bidaltzen dizut, lagungarri balitzaizu
> ere:
>  <?xml:namespace prefix = o ns = "urn:schemas-microsoft-com:office:office"
> />
>
> Glosarioa
>
>
>
> arku. Gezia jaurtitzeko tresna.
>
>            atze. Jaurtitzean, dianara begira dagoen eskulekuaren aldea.
>
>            bisore. Apuntatzeko gailua.
>
>            eskuleku = helduleku. Arkuari heltzeko lekua.
>
>            gorputz. Arkuaren erdigunea. Hor daude bisorea eta eskulekua.
>
>            lehio. Sokaren eta gorputzaren arteko hutsunea. (ventana)
>
>            pala. Gorputzaren gaineko eta azpiko atal malguak.
>
>            soka. Askatutakoan gezia jaurtitzen duen soka.
>
>
>
>            motak:            konposatu [compuesto]
>
>                                    kurbatu [recurvado]
>
>                                    olinpiko [olímpico]
>
>                                    poleadun [con poleas]
>
>
>
> apuntatu. Gezia norabidean jarri.
>
> arkulari. Kirolaria.
>
> arkuratu. Gezia arkuan kokatu.
>
> arkuratze gune. Gezia non kokatu zehazten du.
>
> atezatu = tenkatu. Soka edo arkuari tiratu, tenk jarri arte.
>
> beso-babes = besotako. Gezia jaurtitzean besoa ez urratzeko babesa.
>
> bular-babes. Arkuari eusten dion besoak bularrean min ez emateko babesa.
>
> dragona. Arkuak eskutik ihes ez egiteko lokarria.
>
> diana / jomuga. Geziak jo behar duen biribila. Euskarria lastozkoa du, eta
> aurrealdea paperezkoa.
>
> gezi. Arku tiroko jaurtigaia.
>
>            mutur. Geziaren punta.
>
>            zotz. Geziaren gorputza, makila. (tubo, astil)
>
>            lumak, luma sorta. Gezia hegaldatzeko luma sorta.
>
>            oilar luma. Lumarik luzeena, gezia arkuratzeko erreferentea.
> (pluma de gallo, timonera)
>
>            ziri. Geziari lumen atzean jartzen zaion plastikozko pieza,
> sokan             ondo kokatzeko. (nock, culatín)
>
> geziontzi = buiraka. Geziak eramateko ontzia. Gerri bueltan jarri ohi da.
>
> hatz-babes. Sokari tiratu behar dion eskuko hatzak ez urratzeko babesa. (=
> atzandel)
>
> ibilbide = joan. Geziak egiten duen bidea.
>
> jaurtiketa = tiro.
>
> jaurtiketa on. Baliagarria.
>
> jaurtiketa ustel. Baliogabea.
>
> kalibre. Geziaren diametro eta sendura.
>
> laxatu. Arkua tenkatzearen aurkakoa.
>
> Robin Hoodena egin. Gezi batekin, dianan sartuta dagoen beste gezi bat
> erdibitzea.
>
>
>
>
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [ mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de BERBA iratxe ormatza imatz
> Enviado el: jueves, 17 de febrero de 2011 8:24
> Para: ItzuL
> Asunto: [itzul] Arku-tiroa: "compuesto" eta "recurvo"
>
>
> Egun on:
>
> Goiko horiek arku tiroko kategoriak dira. Euskaraz zelan diren ba al
> dakizue?
>
> Eskerrik asko, betiko moduan,
>
> --
> Iratxe Ormatza Imatz
> BERBA hizkuntza-zerbitzua
> Lan Ekintzako enpresaldea
> Harrobi plaza 5, 4., 2. bulegoa
> 48003 Bilbo
> Tel.: 94-4166764
>
>
>


-- 
Iratxe Ormatza Imatz
BERBA hizkuntza-zerbitzua
Lan Ekintzako enpresaldea
Harrobi plaza 5, 4., 2. bulegoa
48003 Bilbo
Tel.: 94-4166764



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago