[itzul] Xabier Aristegietaren mezua. Laranjarena/laranjazkoa?

Mikel Haranburu musdeh a bildua terra.es
Ast, Ots 17, 09:08:03, CET 2011


"Zure semeak ongi adierazi digunez" amaitu behar nukeen. Barkatu.

og., 2011.eko otsren 17a 09:04(e)an, Mikel Haranburu(e)k idatzi zuen:
> Kasuistika zabala dela ezin uka. Bilatu daiteke, non eta "ereduzko 
> prosan", ezta?. Nahiz eta prosa ez den "ereduz" osaturikoa, baizik eta 
> eredutako balio duena. Tira, bi elementuen arteko erlazioa zein den, 
> erabakitzen dugu -zko atzizkia ala -(re)na baliatu behar dugun. 
> Amodio-hitzak esaten dugu, baina Lertxundi "amodiozko jirabiretan" 
> azaldu zitzaigun; ohorezko bazkidea, ez da ohorez egina, baizik eta 
> ohorea aitortzen zaiona; alderantzizko prozedura, ustezko hiltzailea, 
> luxuzko autoa, legezko errespetua...
>
> Adibide horietan elipsian dagoena ez da hain sinplea ere. Olibaren 
> kasuan, niretzat laranjarena bera da, ñabardura batez: laranja batek 
> zukua dauka, eta hura atera diezaiokegu eta edan; olibaren kasuan, 
> oliba batek ez du ia zer emanik, eta nahiz eta olibarena izan, olio 
> hori oliba den gai edo ale multzo batetik atera beharra dago. 
> Ogitartekoarena desberdina da, ogitartekoari ez baitzaio ezer 
> ateratzen, baizik eta barruan dauka osagaia. Agian kasu kritikoa dugu 
> ogitartekoarena, zure semeak ongi aiderazi digun bezala.
>
> On egin!
>
> az., 2011.eko otsren 16a 22:45(e)an, Patxi Petrirena(e)k idatzi zuen:
>> Xabierrek:<<Eta zilegitasunaren aldetik, barka iezadazue zer edo zer 
>> ulertu
>> ez badut, baina ez zait argi geratu zein erreferentzia historikotan
>> oinarriturik esaten den zilegiago direla -(r)en atzizkidunak -zko
>> atzizkidunak baino>>.,
>>
>> Esana dago, mezu batean baino gehiagotan, kasuistika zabala dela. Niri
>> dagokidanez: nire ustez zukua laranjarena dela esan nuen, eta gaur ere
>> halaxe ikusten dut; zukua laranjarena dela, azala den bezain (baina
>> "laranja-zukua" esaten dut oro har, jakina). Horrekin batera, 
>> adierazi nuen
>> ez dela gauza bera gertatzen, adibidez, "freskagarri" hitzarekin
>> ("laranjaren freskagarria", ez dakit, izotza edo halako zerbait izan
>> liteke), eta egokitzat dudala "laranjazko freskagarria".
>>
>> Aipatu ez dugun bat aipatzearren: oliba-olioa zer da, olibazkoa ala
>> olibarena? Ikusi ditut "olibazko" batzuk hor barna; nik "olibarena" 
>> esango
>> nuke, eta mordoxka bat aurki daiteke Interneten (klasikoenak barne).
>>
>> Hortik aurrera, ogitarteko eta gainerakoekin... lehen ez nintzen 
>> (au)sartu
>> eta gaur ere ez naiz (au)sartuko. (Kasualitatez, goizean semeak hauxe
>> galdetu dit --zin dagizuet egia dela, osotara eta hitzez hitz--: "Aita,
>> zerena jarri didazu bokata?; zerezkoa jarri didazu?"). Eta ez ditu
>> irakurtzen ItzuLeko mezuak ;-)
>>
>> Ongi izan!
>>
>> Patxi
>>
>>
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago