[itzul] Xabier Aristegietaren mezua. Laranjarena/laranjazkoa?
Mikel Haranburu
musdeh a bildua terra.es
Ast, Ots 17, 09:04:03, CET 2011
Kasuistika zabala dela ezin uka. Bilatu daiteke, non eta "ereduzko
prosan", ezta?. Nahiz eta prosa ez den "ereduz" osaturikoa, baizik eta
eredutako balio duena. Tira, bi elementuen arteko erlazioa zein den,
erabakitzen dugu -zko atzizkia ala -(re)na baliatu behar dugun.
Amodio-hitzak esaten dugu, baina Lertxundi "amodiozko jirabiretan"
azaldu zitzaigun; ohorezko bazkidea, ez da ohorez egina, baizik eta
ohorea aitortzen zaiona; alderantzizko prozedura, ustezko hiltzailea,
luxuzko autoa, legezko errespetua...
Adibide horietan elipsian dagoena ez da hain sinplea ere. Olibaren
kasuan, niretzat laranjarena bera da, ñabardura batez: laranja batek
zukua dauka, eta hura atera diezaiokegu eta edan; olibaren kasuan, oliba
batek ez du ia zer emanik, eta nahiz eta olibarena izan, olio hori oliba
den gai edo ale multzo batetik atera beharra dago. Ogitartekoarena
desberdina da, ogitartekoari ez baitzaio ezer ateratzen, baizik eta
barruan dauka osagaia. Agian kasu kritikoa dugu ogitartekoarena, zure
semeak ongi aiderazi digun bezala.
On egin!
az., 2011.eko otsren 16a 22:45(e)an, Patxi Petrirena(e)k idatzi zuen:
> Xabierrek:<<Eta zilegitasunaren aldetik, barka iezadazue zer edo zer ulertu
> ez badut, baina ez zait argi geratu zein erreferentzia historikotan
> oinarriturik esaten den zilegiago direla -(r)en atzizkidunak -zko
> atzizkidunak baino>>.,
>
> Esana dago, mezu batean baino gehiagotan, kasuistika zabala dela. Niri
> dagokidanez: nire ustez zukua laranjarena dela esan nuen, eta gaur ere
> halaxe ikusten dut; zukua laranjarena dela, azala den bezain (baina
> "laranja-zukua" esaten dut oro har, jakina). Horrekin batera, adierazi nuen
> ez dela gauza bera gertatzen, adibidez, "freskagarri" hitzarekin
> ("laranjaren freskagarria", ez dakit, izotza edo halako zerbait izan
> liteke), eta egokitzat dudala "laranjazko freskagarria".
>
> Aipatu ez dugun bat aipatzearren: oliba-olioa zer da, olibazkoa ala
> olibarena? Ikusi ditut "olibazko" batzuk hor barna; nik "olibarena" esango
> nuke, eta mordoxka bat aurki daiteke Interneten (klasikoenak barne).
>
> Hortik aurrera, ogitarteko eta gainerakoekin... lehen ez nintzen (au)sartu
> eta gaur ere ez naiz (au)sartuko. (Kasualitatez, goizean semeak hauxe
> galdetu dit --zin dagizuet egia dela, osotara eta hitzez hitz--: "Aita,
> zerena jarri didazu bokata?; zerezkoa jarri didazu?"). Eta ez ditu
> irakurtzen ItzuLeko mezuak ;-)
>
> Ongi izan!
>
> Patxi
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago