[itzul] Banatzaileak
Amaia Apalauza
amaia.apalauza a bildua gmail.com
Ast, Ots 17, 11:44:37, CET 2011
Egun on:
Mila bana euro (*milana euro)
Bina mila euro (*bi milana euro)
Hiruna mila euro (*hiru milana euro)
...
Hala behar du (ikus Euskaltzaindiaren 18. araua edota Azpidazki); baina nola
sortu, esate baterako, lau mila eta bostehun zenbakiaren banatzailea?
Launa mila eta bostehun euro??? (ez dakit horrela jarrita bostehun-ek ere -*
na* banatzailea jasotzen ote duen)
Launa mila eta bostehuna euro??? (-*na* gehiegi...)
Bestalde, arazo bera ikusten dut euroak eta zentimoak agertzen direnean:
5,25 euro > bosna euro eta hogeita bost zentimo??? bosna euro eta hogeita
bosna zentimo???
Azkenik, onartuko al zenukete *bina mila euro > 2.000na euro* idaztea?
Alegia, zifrak erabiliz.
Esker mila!
Amaia
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago