[itzul] Banatzaileak
Bittor Hidalgo
bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Ast, Ots 17, 12:31:19, CET 2011
Nik, nire belarritik bakarrik, eta inon begiratu gabe, baina zalantza
handirik gabe:
"Lau mila eta bostehuNA euro", hau da 4.500na euro (Hau da "lau mila eta
bostehun" + NA euro). (Eta proposatzen dituzun besteak, ez)
5,25 euro . Berdintsu: "Bost euro eta hogeita bost" + NA zentimo = Bost euro
eta hogeita bosna zentimo (baina idatzian?)
bina mila euro: Nire ustea da "milana" "guk" erabiltzen dugula (beste gauza
bat da nor garen gu). Eta bai 1.000na adierazteko (milana), eta bai bina
mila ere adierazteko (bi milana - eta orduan noski onartuko nuke 2.000na
euro, nahiz Euskaltzaindiak ez babestu).
Hau begiratu det oraintxe OEHko corpusetan eta ez da inoiz ageri "milana".
Eta Klasikoen gordailuan behin "bi millana": " Ongi da; emen dauzka bi
Bankuko billete "bi millana" errealekoak, bat lau millakoa, ogei larogei
errealeko eta gaņerakoa zillarretan ta koartotan." [Anonimoa: Irakasdearen
eskugarria]
Ondo izan
Bittor
Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,
ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak
=============================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
=============================
-----Original Message-----
From: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] On
Behalf Of Amaia Apalauza
Sent: Thursday, February 17, 2011 11:45 AM
To: Itzul
Subject: [itzul] Banatzaileak
Egun on:
Mila bana euro (*milana euro)
Bina mila euro (*bi milana euro)
Hiruna mila euro (*hiru milana euro)
...
Hala behar du (ikus Euskaltzaindiaren 18. araua edota Azpidazki); baina nola
sortu, esate baterako, lau mila eta bostehun zenbakiaren banatzailea?
Launa mila eta bostehun euro??? (ez dakit horrela jarrita bostehun-ek ere -*
na* banatzailea jasotzen ote duen)
Launa mila eta bostehuna euro??? (-*na* gehiegi...)
Bestalde, arazo bera ikusten dut euroak eta zentimoak agertzen direnean:
5,25 euro > bosna euro eta hogeita bost zentimo??? bosna euro eta hogeita
bosna zentimo???
Azkenik, onartuko al zenukete *bina mila euro > 2.000na euro* idaztea?
Alegia, zifrak erabiliz.
Esker mila!
Amaia
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago