[itzul] Banatzaileak

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Ast, Ots 17, 15:23:01, CET 2011


Eskerrik asko (bioi) horren argi erantzuteagatik!

Elhuyar Fundazioa<elhuyar a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko
otsren 17a 12:52):

> Nik ulertzen dudan moduan, milakoak dituzten zenbaki biribilei baino ez
> dagokie erabilera hori, hau da, ehunekorik, hamarrekorik eta batekorik ez
> dutenei:
>
>
>
> mila bana, bina mila...hamabina mila...hirurogeita bosna mila...ehuna
> mila... berrehuna mila...
>
> (1000, 2000, 12.000, 75.000, 100.000, 200.000...)
>
>
>
> Alegia,  eskuinetik hasita hiru zero dituzten zenbakiei baino ez dagokiela.
> Beraz, gainerakoak:
>
>
>
> 1001 = mila eta bana
>
> 1012 = mila eta hamabina
>
> 1300 = mila eta hirurehuna
>
> 3576 = hiru mila bostehun eta hirurogeita hamaseina
>
> 25.700 = hogeita bost mila eta zazpiehuna
>
>
>
> Amaiaren adibidean, horrenbestez: "lau mila eta bostehuna euro".
>
> Zentimoak daudenean, berdin: "bost euro eta hogeita bosna zentimo"
>
>
>
> Euskaltzaindiaren arauak aipatzen ez badu ere, uste dut MILA hitzaren
> jokabide bera dagokiola MILIOI hitzari ere ("milioi bana" zalantzarik gabe,
> jakina. Gainerakoei buruz ari naiz):
>
>
> bina milioi, hamabina milioi, ehuna milioi...
>
> (eta ez: *bi milioina, *hamabi milioina, *ehun milioina...)
>
> Beste hainbeste BILIOI eta TRILIOI hitzekin ere.
>
>
>
> Idazkera hibridoari dagokionez (zenbaki arabiarrak eta letrak nahasian
> erabiltzea), zenbaki "txikiak" izanez gero, hobe genuke testuaren barnean
> dena letraz idaztea. Hau da, "mila bana", "bina mila", "hamabina mila"
> idatziko nuke, eta ez nuke idazkera hibridoa erabiliko. Nolanahi ere, testu
> berezi (berezi-berezi) bat banatzailez josita balego, edo zenbaki
> banatzaile
> "handiak" balitu, ekonomiaz, zenbaki arabiarrak erabili beharko genituzke.
> Orduan, Amaiak aipatzen duena onargarria iruditzen zait. Hau da:
>
>
>
> 275.000na ("berrehun eta hirurogeita hamabosna mila" irakurtzeko)
>
> 1.348.000na ("milioi bat hirurehun eta berrogeita zortzina mila"
> irakurtzeko)
>
>
>
> Egia da idazkera hibridotik ez dela irakurketa erreala zuzenean ateratzen,
> baina ez dago beste aukerarik. Horrelakoak gertatzen dira beste kasu
> hauetan
> ere:
>
>
>
> "1 m, 1 A" idazten dugu fisikan, baina badakigu "metro bat, ampere bat"
> irakurri behar dugula (eta ez , jakina, "*bat metro, *bat ampere").
>
>
>
> "4.750.000 bat urte lehenago" idatz dezakegu, baina badakigu "lau milioi
> zazpiehun eta berrogeita hamar BAT MILA urte lehenago" irakurri behar
> dugula
> (eta ez "lau milioi zazpiehun eta berrogeita hamar mila BAT URTE
> lehenago").
>
>
>
> Alfontso Mujika
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>
> 2011/2/17 Bittor Hidalgo <bittorhidalgo a bildua euskalnet.net>
>
> > Nik, nire belarritik bakarrik, eta inon begiratu gabe, baina zalantza
> > handirik gabe:
> > "Lau mila eta bostehuNA euro", hau da 4.500na euro (Hau da "lau mila eta
> > bostehun" + NA euro). (Eta proposatzen dituzun besteak, ez)
> >
> >
> > 5,25 euro . Berdintsu: "Bost euro eta hogeita bost" + NA zentimo = Bost
> > euro
> > eta hogeita bosna zentimo (baina idatzian?)
> >
> > bina mila euro: Nire ustea da "milana" "guk" erabiltzen dugula (beste
> gauza
> > bat da nor garen gu). Eta bai 1.000na adierazteko (milana), eta bai bina
> > mila ere adierazteko (bi milana - eta orduan noski onartuko nuke 2.000na
> > euro, nahiz Euskaltzaindiak ez babestu).
> >
> > Hau begiratu det oraintxe OEHko corpusetan eta ez da inoiz ageri
> "milana".
> > Eta Klasikoen gordailuan behin "bi millana": " Ongi da; emen dauzka bi
> > Bankuko billete "bi millana" errealekoak, bat lau millakoa, ogei larogei
> > errealeko eta gaņerakoa zillarretan ta koartotan." [Anonimoa:
> Irakasdearen
> > eskugarria]
> >
> > Ondo izan
> >
> > Bittor
> >
> > Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,
> > ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak
> > =============================
> > Bittor Hidalgo Eizagirre
> > Gaztelu kalea, 25, 4.A
> > 20013 Donostia (Gipuzkoa)
> > Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
> > Tfnoak: 943326855 // 655728290
> > posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
> > =============================
> >
> > -----Original Message-----
> > From: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] On
> > Behalf Of Amaia Apalauza
> > Sent: Thursday, February 17, 2011 11:45 AM
> > To: Itzul
> > Subject: [itzul] Banatzaileak
> >
> > Egun on:
> >
> > Mila bana euro (*milana euro)
> > Bina mila euro (*bi milana euro)
> > Hiruna mila euro (*hiru milana euro)
> > ...
> >
> > Hala behar du (ikus Euskaltzaindiaren 18. araua edota Azpidazki); baina
> > nola
> > sortu, esate baterako, lau mila eta bostehun zenbakiaren banatzailea?
> > Launa mila eta bostehun euro??? (ez dakit horrela jarrita bostehun-ek ere
> > -*
> > na* banatzailea jasotzen ote duen)
> > Launa mila eta bostehuna euro??? (-*na* gehiegi...)
> >
> > Bestalde, arazo bera ikusten dut euroak eta zentimoak agertzen direnean:
> >
> > 5,25 euro > bosna euro eta hogeita bost zentimo??? bosna euro eta hogeita
> > bosna zentimo???
> >
> > Azkenik, onartuko al zenukete *bina mila euro > 2.000na euro* idaztea?
> > Alegia, zifrak erabiliz.
> >
> > Esker mila!
> >
> > Amaia
> >
> >
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago