[itzul] Banatzaileak
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
Ast, Ots 17, 12:52:07, CET 2011
Nik ulertzen dudan moduan, milakoak dituzten zenbaki biribilei baino ez
dagokie erabilera hori, hau da, ehunekorik, hamarrekorik eta batekorik ez
dutenei:
mila bana, bina mila...hamabina mila...hirurogeita bosna mila...ehuna
mila... berrehuna mila...
(1000, 2000, 12.000, 75.000, 100.000, 200.000...)
Alegia, eskuinetik hasita hiru zero dituzten zenbakiei baino ez dagokiela.
Beraz, gainerakoak:
1001 = mila eta bana
1012 = mila eta hamabina
1300 = mila eta hirurehuna
3576 = hiru mila bostehun eta hirurogeita hamaseina
25.700 = hogeita bost mila eta zazpiehuna
Amaiaren adibidean, horrenbestez: "lau mila eta bostehuna euro".
Zentimoak daudenean, berdin: "bost euro eta hogeita bosna zentimo"
Euskaltzaindiaren arauak aipatzen ez badu ere, uste dut MILA hitzaren
jokabide bera dagokiola MILIOI hitzari ere ("milioi bana" zalantzarik gabe,
jakina. Gainerakoei buruz ari naiz):
bina milioi, hamabina milioi, ehuna milioi...
(eta ez: *bi milioina, *hamabi milioina, *ehun milioina...)
Beste hainbeste BILIOI eta TRILIOI hitzekin ere.
Idazkera hibridoari dagokionez (zenbaki arabiarrak eta letrak nahasian
erabiltzea), zenbaki "txikiak" izanez gero, hobe genuke testuaren barnean
dena letraz idaztea. Hau da, "mila bana", "bina mila", "hamabina mila"
idatziko nuke, eta ez nuke idazkera hibridoa erabiliko. Nolanahi ere, testu
berezi (berezi-berezi) bat banatzailez josita balego, edo zenbaki banatzaile
"handiak" balitu, ekonomiaz, zenbaki arabiarrak erabili beharko genituzke.
Orduan, Amaiak aipatzen duena onargarria iruditzen zait. Hau da:
275.000na ("berrehun eta hirurogeita hamabosna mila" irakurtzeko)
1.348.000na ("milioi bat hirurehun eta berrogeita zortzina mila"
irakurtzeko)
Egia da idazkera hibridotik ez dela irakurketa erreala zuzenean ateratzen,
baina ez dago beste aukerarik. Horrelakoak gertatzen dira beste kasu hauetan
ere:
"1 m, 1 A" idazten dugu fisikan, baina badakigu "metro bat, ampere bat"
irakurri behar dugula (eta ez , jakina, "*bat metro, *bat ampere").
"4.750.000 bat urte lehenago" idatz dezakegu, baina badakigu "lau milioi
zazpiehun eta berrogeita hamar BAT MILA urte lehenago" irakurri behar dugula
(eta ez "lau milioi zazpiehun eta berrogeita hamar mila BAT URTE lehenago").
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
2011/2/17 Bittor Hidalgo <bittorhidalgo a bildua euskalnet.net>
> Nik, nire belarritik bakarrik, eta inon begiratu gabe, baina zalantza
> handirik gabe:
> "Lau mila eta bostehuNA euro", hau da 4.500na euro (Hau da "lau mila eta
> bostehun" + NA euro). (Eta proposatzen dituzun besteak, ez)
>
>
> 5,25 euro . Berdintsu: "Bost euro eta hogeita bost" + NA zentimo = Bost
> euro
> eta hogeita bosna zentimo (baina idatzian?)
>
> bina mila euro: Nire ustea da "milana" "guk" erabiltzen dugula (beste gauza
> bat da nor garen gu). Eta bai 1.000na adierazteko (milana), eta bai bina
> mila ere adierazteko (bi milana - eta orduan noski onartuko nuke 2.000na
> euro, nahiz Euskaltzaindiak ez babestu).
>
> Hau begiratu det oraintxe OEHko corpusetan eta ez da inoiz ageri "milana".
> Eta Klasikoen gordailuan behin "bi millana": " Ongi da; emen dauzka bi
> Bankuko billete "bi millana" errealekoak, bat lau millakoa, ogei larogei
> errealeko eta gaņerakoa zillarretan ta koartotan." [Anonimoa: Irakasdearen
> eskugarria]
>
> Ondo izan
>
> Bittor
>
> Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,
> ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak
> =============================
> Bittor Hidalgo Eizagirre
> Gaztelu kalea, 25, 4.A
> 20013 Donostia (Gipuzkoa)
> Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
> Tfnoak: 943326855 // 655728290
> posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
> =============================
>
> -----Original Message-----
> From: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] On
> Behalf Of Amaia Apalauza
> Sent: Thursday, February 17, 2011 11:45 AM
> To: Itzul
> Subject: [itzul] Banatzaileak
>
> Egun on:
>
> Mila bana euro (*milana euro)
> Bina mila euro (*bi milana euro)
> Hiruna mila euro (*hiru milana euro)
> ...
>
> Hala behar du (ikus Euskaltzaindiaren 18. araua edota Azpidazki); baina
> nola
> sortu, esate baterako, lau mila eta bostehun zenbakiaren banatzailea?
> Launa mila eta bostehun euro??? (ez dakit horrela jarrita bostehun-ek ere
> -*
> na* banatzailea jasotzen ote duen)
> Launa mila eta bostehuna euro??? (-*na* gehiegi...)
>
> Bestalde, arazo bera ikusten dut euroak eta zentimoak agertzen direnean:
>
> 5,25 euro > bosna euro eta hogeita bost zentimo??? bosna euro eta hogeita
> bosna zentimo???
>
> Azkenik, onartuko al zenukete *bina mila euro > 2.000na euro* idaztea?
> Alegia, zifrak erabiliz.
>
> Esker mila!
>
> Amaia
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago