[itzul] Banatzaileak
martin-rezola a bildua ej-gv.es
martin-rezola a bildua ej-gv.es
Or, Ots 18, 10:08:22, CET 2011
"Milana esker"
Ederra!
Barka: Mila bana esker
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: martin-rezola a bildua ej-gv.es
Bidaltze-data: viernes, 18 de febrero de 2011 10:03
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] Banatzaileak
"Nori" barik, "noiz" kasuetan ere zilegi iruditzen zaizue -na erabiltzea? Adibidez, «Eusko Jaurlaritzak 10.000na euro jarriko ditu datozen hiru urteetan» (jatorrizkoa: «el Gobierno Vasco aportará, durante tres ejercicios, un monto anual de 10.000 euros.»)
Askotan ematen baitut horrela, ziurtasun handirik gabe...
Milana esker.
Martin
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Juan Garzia Garmendia
Bidaltze-data: viernes, 18 de febrero de 2011 9:33
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Banatzaileak
Zehatz bezain egokia erantzuna.
Beharbada, aipatzekoa da, horren osagarri, zenbaki luze edo konplexuei
-na eransteko auzi hori saihesteko, "bakoitzak/bakoitzari hainbeste"
joskera ere aukerakoa dela, eta atzikirik gabe aske dagoela hala
zenbakia, aparteko arazorik gabe.
Edo, kontrako ikuspegitik, zenbaki sinpleetarako "pentsatu"ta dagoela "-na".
2011/2/17 Elhuyar Fundazioa <elhuyar a bildua gmail.com>:
> Nik ulertzen dudan moduan, milakoak dituzten zenbaki biribilei baino ez
> dagokie erabilera hori, hau da, ehunekorik, hamarrekorik eta batekorik ez
> dutenei:
>
>
>
> mila bana, bina mila...hamabina mila...hirurogeita bosna mila...ehuna
> mila... berrehuna mila...
>
> (1000, 2000, 12.000, 75.000, 100.000, 200.000...)
>
>
>
> Alegia, eskuinetik hasita hiru zero dituzten zenbakiei baino ez dagokiela.
> Beraz, gainerakoak:
>
>
>
> 1001 = mila eta bana
>
> 1012 = mila eta hamabina
>
> 1300 = mila eta hirurehuna
>
> 3576 = hiru mila bostehun eta hirurogeita hamaseina
>
> 25.700 = hogeita bost mila eta zazpiehuna
>
>
>
> Amaiaren adibidean, horrenbestez: "lau mila eta bostehuna euro".
>
> Zentimoak daudenean, berdin: "bost euro eta hogeita bosna zentimo"
>
>
>
> Euskaltzaindiaren arauak aipatzen ez badu ere, uste dut MILA hitzaren
> jokabide bera dagokiola MILIOI hitzari ere ("milioi bana" zalantzarik gabe,
> jakina. Gainerakoei buruz ari naiz):
>
>
> bina milioi, hamabina milioi, ehuna milioi...
>
> (eta ez: *bi milioina, *hamabi milioina, *ehun milioina...)
>
> Beste hainbeste BILIOI eta TRILIOI hitzekin ere.
>
>
>
> Idazkera hibridoari dagokionez (zenbaki arabiarrak eta letrak nahasian
> erabiltzea), zenbaki "txikiak" izanez gero, hobe genuke testuaren barnean
> dena letraz idaztea. Hau da, "mila bana", "bina mila", "hamabina mila"
> idatziko nuke, eta ez nuke idazkera hibridoa erabiliko. Nolanahi ere, testu
> berezi (berezi-berezi) bat banatzailez josita balego, edo zenbaki banatzaile
> "handiak" balitu, ekonomiaz, zenbaki arabiarrak erabili beharko genituzke.
> Orduan, Amaiak aipatzen duena onargarria iruditzen zait. Hau da:
>
>
>
> 275.000na ("berrehun eta hirurogeita hamabosna mila" irakurtzeko)
>
> 1.348.000na ("milioi bat hirurehun eta berrogeita zortzina mila"
> irakurtzeko)
>
>
>
> Egia da idazkera hibridotik ez dela irakurketa erreala zuzenean ateratzen,
> baina ez dago beste aukerarik. Horrelakoak gertatzen dira beste kasu hauetan
> ere:
>
>
>
> "1 m, 1 A" idazten dugu fisikan, baina badakigu "metro bat, ampere bat"
> irakurri behar dugula (eta ez , jakina, "*bat metro, *bat ampere").
>
>
>
> "4.750.000 bat urte lehenago" idatz dezakegu, baina badakigu "lau milioi
> zazpiehun eta berrogeita hamar BAT MILA urte lehenago" irakurri behar dugula
> (eta ez "lau milioi zazpiehun eta berrogeita hamar mila BAT URTE lehenago").
>
>
>
> Alfontso Mujika
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>
> 2011/2/17 Bittor Hidalgo <bittorhidalgo a bildua euskalnet.net>
>
>> Nik, nire belarritik bakarrik, eta inon begiratu gabe, baina zalantza
>> handirik gabe:
>> "Lau mila eta bostehuNA euro", hau da 4.500na euro (Hau da "lau mila eta
>> bostehun" + NA euro). (Eta proposatzen dituzun besteak, ez)
>>
>>
>> 5,25 euro . Berdintsu: "Bost euro eta hogeita bost" + NA zentimo = Bost
>> euro
>> eta hogeita bosna zentimo (baina idatzian?)
>>
>> bina mila euro: Nire ustea da "milana" "guk" erabiltzen dugula (beste gauza
>> bat da nor garen gu). Eta bai 1.000na adierazteko (milana), eta bai bina
>> mila ere adierazteko (bi milana - eta orduan noski onartuko nuke 2.000na
>> euro, nahiz Euskaltzaindiak ez babestu).
>>
>> Hau begiratu det oraintxe OEHko corpusetan eta ez da inoiz ageri "milana".
>> Eta Klasikoen gordailuan behin "bi millana": " Ongi da; emen dauzka bi
>> Bankuko billete "bi millana" errealekoak, bat lau millakoa, ogei larogei
>> errealeko eta gañerakoa zillarretan ta koartotan." [Anonimoa: Irakasdearen
>> eskugarria]
>>
>> Ondo izan
>>
>> Bittor
>>
>> Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,
>> ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak
>> =============================
>> Bittor Hidalgo Eizagirre
>> Gaztelu kalea, 25, 4.A
>> 20013 Donostia (Gipuzkoa)
>> Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
>> Tfnoak: 943326855 // 655728290
>> posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
>> =============================
>>
>> -----Original Message-----
>> From: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] On
>> Behalf Of Amaia Apalauza
>> Sent: Thursday, February 17, 2011 11:45 AM
>> To: Itzul
>> Subject: [itzul] Banatzaileak
>>
>> Egun on:
>>
>> Mila bana euro (*milana euro)
>> Bina mila euro (*bi milana euro)
>> Hiruna mila euro (*hiru milana euro)
>> ...
>>
>> Hala behar du (ikus Euskaltzaindiaren 18. araua edota Azpidazki); baina
>> nola
>> sortu, esate baterako, lau mila eta bostehun zenbakiaren banatzailea?
>> Launa mila eta bostehun euro??? (ez dakit horrela jarrita bostehun-ek ere
>> -*
>> na* banatzailea jasotzen ote duen)
>> Launa mila eta bostehuna euro??? (-*na* gehiegi...)
>>
>> Bestalde, arazo bera ikusten dut euroak eta zentimoak agertzen direnean:
>>
>> 5,25 euro > bosna euro eta hogeita bost zentimo??? bosna euro eta hogeita
>> bosna zentimo???
>>
>> Azkenik, onartuko al zenukete *bina mila euro > 2.000na euro* idaztea?
>> Alegia, zifrak erabiliz.
>>
>> Esker mila!
>>
>> Amaia
>>
>>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago