[itzul] Banatzaileak
Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)
fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Or, Ots 18, 10:17:10, CET 2011
"Eusko Jaurlaritzak 10.000 euro jarriko datozen hiru urteetako bakoitzean" jarriko nuke nik.
Ez dakit, ba. Niri ez zait oso normala iruditzen banatzailearen erabilera hori.
Nik uste -na hori erabiltzeko (erabilera arruntena, ortodoxoa(?), "nork" edo "nori" kasuak plurala izan behar duela nahitaez (edo biek).
- Nork plurala: Monikak eta biok liburu bana emanen diogu Fermini.
- Nori plurala: Nik liburu bana emanen diet ikasleei.
Jakina, ez da izanen erabilera bakarra. Hor dugu "Dendak daude kalearen alde banatan".
Baina niri bitxia egiten zait hau esatea: "Nik 5na euro jarriko dut datozen asteetan"???żżż Horretarako, beste bide batzuez baliatzen naiz.
Aportazio gehiagoren zain. Nire eskema (igual) itxitik ateratzeko dena ikasteko gogoz beti.
Fernando Rey
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago