[itzul] Banatzaileak
Amaia Apalauza
amaia.apalauza a bildua gmail.com
Or, Ots 18, 10:36:52, CET 2011
Egun on:
Aholku eske etorri nintzen ni, baina iritzia ematera ausartuko naiz
oraingoan. Ez nuke hanka sartu nahi, baina hona nire iritzia:
"datozen hiru urteetan" beharrean "2012an, 2015ean eta 2017an" izango
bagenu, banatzailea beharko genukeela iruditzen zait:
Eusko Jaurlaritzak 10.000na/hamar mila bana euro jarriko ditu 2012an,
2015ean eta 2017an
Beste adibide bat:
Irakasleak bina ikastaro emango ditu martxoan eta maiatzean
Alegia, Martinen adibidea ez zait desegokia iruditzen; ezta Fernandorena
ere, baina uste dut banatzaileak ere ongi ematen duela horrelako kasuetan.
Izan ongi
Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)<
fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es> igorleak hau idatzi zuen (2011eko otsren
18a 10:24):
> "Eusko Jaurlaritzak 10.000 euro jarriko DITU datozen hiru urteetako
> bakoitzean" esan nahi nuen, jakina.
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago