[itzul] Banatzaileak

Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Or, Ots 18, 11:43:08, CET 2011


Ba, niri ez zaizkit egokiak iruditzen. Edo esan dezadan arrotzak iruditzen zaizkidala bederen.

"Irakasleak bina ikastaro emango ditu martxoan eta maiatzean" adibideari dagokionez, ez dakit gramatikala den edo ez den, baina ez zait normala egiten, eta, gainera, iluna egiten zait, bitan-hirutan pentsatzera behartzen bainau: martxoan bi eta maiatzean beste bi?
Intuizioak, jakina, bat eta bat direla esaten dit, baina ez intuizio naturalak, baizik eta itzultzailearen intuizio deformatuak, badakidalako batzuek horretarako joaera dutela eta duda hori plazaratu dela. Hau da, hori irakurrita, berehalaxe pentsatzen dut: "badakit zer dagoen erdaraz, eta zer bidi ibili dituen itzultzaileak buruan".

Nik naturalago joko nuke: "Irakasleak ikastaro bat emanen du martxoan eta beste bat maiatzean". Ez da nahasgarria, eta ez du zalantzarako tarterik uzten.
Ez al da kontua erdarak hori esateko esaldi bakar bat erabiltzen duela eta gu ere bakar batean egiten saiatu garela? "El profesor dará sendos cursillos en marzo y mayo" edo horrelako zerbait?

Ongi izan.
Fernando



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago