[itzul] Banatzaileak
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
Or, Ots 18, 10:37:47, CET 2011
Nik ere ez nuke erabiliko. Litekeena da nire idiolektoaren kontua izatea,
baina, egia esateko, «Eusko Jaurlaritzak 10.000na euro jarriko ditu datozen
hiru urteetan» esaldia ez nuke lehenengoan ulertuko, pentsatu egin beharko
nuke zer esan nahi duen.
Honelako zerbait jarriko nuke:
«Eusko Jaurlaritzak urteko 10.000 euro jarriko ditu datozen hiru urteetan»
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
2011/2/18 Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) <
fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es>
> "Eusko Jaurlaritzak 10.000 euro jarriko datozen hiru urteetako bakoitzean"
> jarriko nuke nik.
>
> Ez dakit, ba. Niri ez zait oso normala iruditzen banatzailearen erabilera
> hori.
>
> Nik uste -na hori erabiltzeko (erabilera arruntena, ortodoxoa(?), "nork"
> edo "nori" kasuak plurala izan behar duela nahitaez (edo biek).
> - Nork plurala: Monikak eta biok liburu bana emanen diogu Fermini.
> - Nori plurala: Nik liburu bana emanen diet ikasleei.
>
> Jakina, ez da izanen erabilera bakarra. Hor dugu "Dendak daude kalearen
> alde banatan".
> Baina niri bitxia egiten zait hau esatea: "Nik 5na euro jarriko dut datozen
> asteetan"???¿¿¿ Horretarako, beste bide batzuez baliatzen naiz.
>
> Aportazio gehiagoren zain. Nire eskema (igual) itxitik ateratzeko dena
> ikasteko gogoz beti.
>
> Fernando Rey
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago