[itzul] Banatzaileak
karlos del_olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Or, Ots 18, 11:45:55, CET 2011
Banaren inguruan Orotarikoan trasteatuta ikus daitekeenez, kasuistika zabal
samarra da tradizioan:
-Zer jazoko litxakegu bizkaitarrai aztu eragingo baleusku euskeria, ta erri
bakotxekuai iraatsi beste berbeta barri bana, erri baten bakarrik isten
dabela lengo euskeria? Mogel
-Urteko Illen erdiak izen bana, besteak biña, ta iruna dute [...]. 12.
Abendua, Lotazilla. Kardaberaz
- Lurrean lau-oinka dabiltzan abere edo animalietatik, ta aidean egatzen
diran egaztietatik pare bana. Ubillos
Bosteun bana franko señaleak ere / gañera berriz botatu; / biña milla
aiñekoa gero / egin bear zan osatu. EusJok
- Bakotxak ardi bana ematearekin ifinten diote bertatik len zeban ainbateko
artaldea. Izt C 226.
- Bereala Moisesek agindu, eta mana onetatik buru edo persona
bakoitzarentzat lakari bana bildu zuten. Lardizabal
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943483474
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago