[itzul] Ciudad Jardín - Donostian
Ales Bengoetxea
alesbengoetxeaeup a bildua gmail.com
As, Ots 22, 10:33:27, CET 2011
Atzo bidali nuen erantzuna ez da iritsi itzulera. Linboren batean gelditu ez
bada behintzat, noizbait iritsiko dela pentsatzen dut. Bizkitartean,
mezuaren kopia bidaltzen dizuet.
Kaixo,
Udalaren plano ofiziala daukat begibistan eta hor ez da ageri "ciudad
jardín"-ik Eguzkimendi auzoaren ondoan. Eguzkimendi auzunea bera izan
daiteke "ciudad jardín" bat, baina esango nuke, batez ere etxeak eraiki
ziren garaiagatik, San Antonio auzoa izango dela zuk behar duzun toponimoa.
Hala ere, uste dut gaiak azalpen xeheago bat merezi duela.
"Garden City" terminoa XIX mendearen bukaeran sortu zen eta hortik
gaztelaniaz "Ciudad Jardín" egin zuten. Zenbaitetan "Casas baratas" izeneko
fenomenoarekin lotzen -eta nahasten- da. Beraz, jatorrian ez da toponimo
bat, hiria garatzeko kontzeptu bat baizik. Donostian, "ciudad jardín" izen
horrekin ofizialki ezagutzen den bakarra Loiola auzoan dago, baina, izan,
badira, filosofia horrekin Donostian eraikitako beste auzune batzuk
(Ondarreta, Martutene), Loiolakoa ez bezala toponimo bihurtu ez direnak.
Kontzeptua euskaraz emateko "Lorategi-hiri" erabiltzen da, eta kontzeptua
adierazteko ondo dagoela esango nuke, baina ez dut ikusten hain erraz
toponimora salto egitea, (Loiolakoaz ari naiz) 1916ko urte bukaeraz geroztik
erdal izenarekin bakarrik ezagutzen den auzo baten izena baita. Esan nahi
dut zure itzulgaian ageri dena kontzeptua baldin bada, "lorategi-hiri"
erabiliko nukeela, aldiz, toponimoa baldin bada, San Antonio auzoa edo dena
delakoa ipiniko nuke.
Bide batez, Bilbon (Matiko) eta Gasteizen (Mendizorrotza) ere eraiki ziren
horrelako auzoak. Euskarazko izena jarri zaie inoiz?
Terminologia BITEZ LOGOS<terminologia a bildua bitez.com> igorleak hau idatzi zuen
(2011eko otsren 21a 12:08):
> Kaixo.
>
> Donostian, Eguzkimendi auzunearen ondoan dagoen "ciudad jardín" delako
> horrek ba al dauka izenik euskaraz?
> Udalaren "toponimoen datu-basean" ez baita agertzen.
>
> Eskerrik asko aurrez.
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago