[itzul] Banatzaileak
Amaia Apalauza
amaia.apalauza a bildua gmail.com
Or, Ots 18, 12:19:27, CET 2011
Nik ez neukan buruan gaztelaniazko "sendos" hori; izan ere, martxoan bi
ikastaro eta maiatzean beste bi izango direla adierazi nahi nuen.
Esker mila,
Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)<
fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es> igorleak hau idatzi zuen (2011eko otsren
18a 11:43):
> Ba, niri ez zaizkit egokiak iruditzen. Edo esan dezadan arrotzak iruditzen
> zaizkidala bederen.
>
> "Irakasleak bina ikastaro emango ditu martxoan eta maiatzean" adibideari
> dagokionez, ez dakit gramatikala den edo ez den, baina ez zait normala
> egiten, eta, gainera, iluna egiten zait, bitan-hirutan pentsatzera behartzen
> bainau: martxoan bi eta maiatzean beste bi?
> Intuizioak, jakina, bat eta bat direla esaten dit, baina ez intuizio
> naturalak, baizik eta itzultzailearen intuizio deformatuak, badakidalako
> batzuek horretarako joaera dutela eta duda hori plazaratu dela. Hau da, hori
> irakurrita, berehalaxe pentsatzen dut: "badakit zer dagoen erdaraz, eta zer
> bidi ibili dituen itzultzaileak buruan".
>
> Nik naturalago joko nuke: "Irakasleak ikastaro bat emanen du martxoan eta
> beste bat maiatzean". Ez da nahasgarria, eta ez du zalantzarako tarterik
> uzten.
> Ez al da kontua erdarak hori esateko esaldi bakar bat erabiltzen duela eta
> gu ere bakar batean egiten saiatu garela? "El profesor dará sendos cursillos
> en marzo y mayo" edo horrelako zerbait?
>
> Ongi izan.
> Fernando
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago