[itzul] helbideak nola idatzi
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Ots 23, 15:18:48, CET 2011
Nik ez nuke komarik ipiniko kalearen eta atari zenbakiaren artean.
Halaber, ez nuke marratxorik ipiniko atari zenbakiaren eta solairuaren
artean. Adibidez:
Bilbo kalea 2, 4.a (ondo)
Bilbao kalea, 2-4 (txarto)
Beste hizkuntza batzuetan atari zenbakia aurretik ipintzen da, baina
koma barik gehiago erabiltzen da komarekin baino (komarekin gaztelaniaz
baino ez dut ikusi). Gainera, koma gehiegi geratzen da eta ez dirudi
koma hori beharrezkoa denik. Marratxoa ez jartzea argi dago zergatik
den: bigarren adibidean atari zenbakiak 2 eta 4 direla adierazten da, ez
bigarren atariko laugarren solairua.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Iratxe Cieza
Bidaltze-data: asteazkena, 2011.eko otsailak 23 14:51
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] helbideak nola idatzi
Eguerdi on,
Helbideak euskaraz idazterakoan non jartzen duzue koma?
Horrela ikusi dut leku askotan eta horrela idazten dut nik: "Kalea
zenbakia,
solairua" / "Kalea zenbakia". Ez dut komarik erabiltzen KALEA eta
ZENBAKIAren artean. Hala ere, Donostiako Udaleko "Lanerako Idazkiak"
delakoan komarekin ikusi ditut helbideak, baita EHUko "Azpidazki"an ere
(Kalea, zenbakia, solairua).
Ba al dakizue zein den hobesten dena?
Mila esker aldez aurretik.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago