[itzul] alturitas, tula

Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON) mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
Ast, Ots 24, 08:41:18, CET 2011


Egun on,

Ez dakit joko bera ote den, baina Jabierren mezua irakurrita, oroitu naiz gure haurtzaroko denborapasa/joko/josteta arruntenaz: batek bertze norbait harrapatu/ukitu behar zuen, eta orduan "atxen" erraten zuen; gisa horretan, harrapatua/ukitua harrapatzaile bihurtzen zen, eta bertze norbait harrapatu/ukitu behar zuen, berriz ere "atxen" erranez...

Bitxia da, erdaraz aritzen ginenean (eta hala aritzen ginen frankotan), "¿jugamos a chenes?" erraten genuen.

Gero ez dakit non ikusi edo ikasi nuen "atxen" hori "atzen" izanen zela, segur aski; "azken", alegia, nahiz eta guk josteta klase horretan bertzerik ez erabili.

Mikel Taberna

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Jabier Zabaleta
Enviado el: miércoles, 23 de febrero de 2011 12:15
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] alturitas, tula

> "Alturitas" edo "tula" jolasean, euskaraz harrapatzaileak baten bat
> harrrapatutakoan zer esaten du?

Orion, behintzat, 'Atxi!'

Jokoari ere 'arrapatzenatxi' esaten genion txikitan, baina erdaraz
ari ginenean ere: 'jugamos a 'arrapatzenatxis'?

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com
943 83 03 46




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago