[itzul] San Frantzisko Xabierren himnoa

Echegaray Agara, Juan Pedro (Itzultzailea:NAO/BON) jon.etxegarai.agara a bildua cfnavarra.es
Or, Ots 25, 11:33:43, CET 2011


Denbora batean, halako gorazarre eta ereserkietan ez zen sobera ohikoa izaten itzulpena egitea (orain ez bezala, nonbait); gehienetan bi bertsio izaten ziren, arront desberdinak, elkarren antz handirik gabeak.
Bada bat, zabalduena, 1922koa (Frantzisko Xabierkoaren urteurrena). Musika J. Larreglarena du eta euskarazko bertsioa aita Polikarpo Iraizozkoak egina. 
Lesakako elizan behinik behin urtero kantatzen da abenduaren 3an, euskaraz noski.
Internetetik hartzeko, hona hemen:

http://www.coralerreniega.com/admin/files/286P/e3a6a8_105%20-%20Himno%20a%20San%20Francisco%20Javier.pdf

Baliagarri izanen duzulakoan..

J. Etxegarai

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Laxaro
Enviado el: jueves, 24 de febrero de 2011 14:38
Para: ITZUL
Asunto: [itzul] San Frantzisko Xabierren himnoa

Arratsalde on!
San Frantzisko Xabierren himnoa euskaratzeko agindu didate eta egina balego
ere botatzen dut galdera, ea norbaitek zerbait dakien. Besterik gabe aurrez
eskerrik asko

-- 
Laxaro



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago