[itzul] San Frantzisko Xabierren himnoa
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Ots 28, 09:48:04, CET 2011
Jonen gorazarre elebidun hau beste gauza bat da. Laxarok agertu duen gaztelaniazkoaren letrak ileak laztu dizkit ("Auténtico himno" baino lehenagokoak). Xabierkoak ez du horrelakorik merezi.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Echegaray Agara, Juan Pedro (Itzultzailea:NAO/BON)
Bidaltze-data: ostirala, 2011.eko otsailak 25 11:34
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] San Frantzisko Xabierren himnoa
Denbora batean, halako gorazarre eta ereserkietan ez zen sobera ohikoa izaten itzulpena egitea (orain ez bezala, nonbait); gehienetan bi bertsio izaten ziren, arront desberdinak, elkarren antz handirik gabeak.
Bada bat, zabalduena, 1922koa (Frantzisko Xabierkoaren urteurrena). Musika J. Larreglarena du eta euskarazko bertsioa aita Polikarpo Iraizozkoak egina.
Lesakako elizan behinik behin urtero kantatzen da abenduaren 3an, euskaraz noski.
Internetetik hartzeko, hona hemen:
http://www.coralerreniega.com/admin/files/286P/e3a6a8_105%20-%20Himno%20a%20San%20Francisco%20Javier.pdf
Baliagarri izanen duzulakoan..
J. Etxegarai
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Laxaro
Enviado el: jueves, 24 de febrero de 2011 14:38
Para: ITZUL
Asunto: [itzul] San Frantzisko Xabierren himnoa
Arratsalde on!
San Frantzisko Xabierren himnoa euskaratzeko agindu didate eta egina balego
ere botatzen dut galdera, ea norbaitek zerbait dakien. Besterik gabe aurrez
eskerrik asko
--
Laxaro
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago