[itzul] Zenbat euroan / zenbat eurotan;	2 metrora / 2 metrotara (artikulua 2tzul-en)
    Patxi Petrirena 
    petrirena a bildua gmail.com
       
    As, Urt 11, 09:46:34, CET 2011
    
    
  
Urte berriarekin, artikulu berria 2tzulen: «Zenbat euroan» ala «zenbat
eurotan»?; «25 graduan» ala «25 gradutan»?; «2 metrora» ala «2 metrotara»?;
«Zenbait kilometrora» ala «zenbait kilometrotara»?. Noiz erabili mugatu
singularra sintagma zenbatzailedunetan.
Horra Alfontso Mujikak zabal jorratu duen gaia. Izan ere, «kontuan izanik
Euskaltzaindiak gai horri buruzko arau orokorrik ez duela eman (arauren
batean gaiaren mutur bati heldu badio ere) eta tradizio bakarra ere ez
dagoela (badira bi tradizio-edo), ez da harritzekoa gaiak zalantza
eragitea».
Tradizioari begiratu, gaur egungo erabilerari erreparatu eta irizpide argi
bat proposatu du Mujikak.
http://www.eizie.org/2tzul
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago