[itzul] Sei hilabeteko aurrerapenEz? aurrerapenAz?

Aristegieta, Xabier xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ast, Urt 13, 18:22:51, CET 2011


Zalantza horixe sortu zait.

Izan ere, aurrerapena ez edonolakoa, baizik eta sei hilabetekoa dela esatean, aurrerapen hori zehazten ari gara eta, beraz, singularrean deklinatu beharko genukeela iruditzen zait.

Gertatzen dena da belarrian arraro samar suertatzen zaidala.

Zuetako inork erantzun ziurragorik eman al liezadake?

Eskerrik asko aldez aurretik.


Xabier



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago