[itzul] Sei hilabeteko aurrerapenEz? aurrerapenAz?
Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)
fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Ast, Urt 13, 19:35:07, CET 2011
Nik ere zuk bezala pentsatzen dut, "aurrerapenaz" beharko lukeela (portzierto, norekin kasua erabiliz gero, ez genuke dudarik izanen segur aski; "sei hilabeteko aurrerapenarekin", ez "sei hilabeteko aurrerapenekin" jakina).
Ez dakit "aurrerapenez" gramatikala ote den, baina, adjektiboa duenez, singularra behar duela iruditzen zait.
"Ur" edo "Su" hitzarekin berdin gertatzen dela iruditzen zait.
Uretan sartu dut (urean ere esaten da, ekialdean gehienbat, eta ongi dago, baina tira...).
Baina "ur beroan", eta ez "ur berotan".
"Sutan" jarri, baina "su motelean" edo "su bizian", edo "hango suan".
Nik hala egiten dut, baina seguruena badira bestelako erabilerak ere. Zeren "suerte handiz" esaten da, edo "atsegin handiz". Eta ez gara hasiko esaten horiek ez direla esan, ezta?
Bueno. Ez dakit deus ere argitu dudan, edo igual ilundu.
Ongi bizi.
Fernando
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago