[itzul] tarjeta de fidelizacion

Legazpiko Udala - Euskara euskara.le a bildua legazpi.net
Ost, Uzt 27, 08:25:06, CEST 2011


Bai, hala da. Azkenean, hemengo merkatarien elkartearen izena eramango du txartelak: Ilinti txartela.
Baina horren atzean bezeroen "fidelizazioa" lortzeko helburua dagoela ulertzen dute merkatariek.

Mila esker guztiei.
Inma


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Mikel Haranburu
Enviado el: martes, 26 de julio de 2011 17:38
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] tarjeta de fidelizacion

Tira, tira, ez da hainbesterako; azken batez, txartel horien funtsa 
bezeroak harrapatzea da, eta ez dut uste "leialtasuna" bezalako 
kontzeptu sakonak erabiltzekoak direnik. Gainera, "fidelizazioa", ideia 
gisa, saltokiaren ikuspuntutik ematen da gehiago, ez hainbeste erosleen 
aldetik. Txartela fidelizazio hori lortzeko bitartekoetarik bat baita. 
Nik bezero-txartel emango nuke, besterik gabe.

al., 2011.eko uztren 18a 12:07(e)an, Garikoitz Etxebarria(e)k idatzi zuen:
>  egun on:
>
> Bapateko bi, aukeran:
>
> a) Lagun-on (a)   ( gure )  txartela.
>
> b) Leialtasun(aren)  txartela
>
> Ez  dakit irudirik egongo dan;  lehenegokoa  behar bada,   baina 
> aukera  gehiago izan leiz.
>
>
>
>
> Garikoitz
>
>
>
>
> El 18/07/2011 11:51, Legazpiko Udala - Euskara escribió:
>> Egun on,
>>
>>
>>
>> Dirudienez modan jartzen ari da "fidelización" hitza. Marketing 
>> kontzeptua omen da eta gure herrian merkatarien elkarteak erabili 
>> nahi du egingo duen kanpaina berri batean.
>>
>> Txartel berri bat kaleratuko dute eta izen hori jarri nahi diote: 
>> tarjeta de fidelización.
>>
>>
>>
>> Agertu zaizue horrelakorik lehenago?
>>
>> Ideiarik?
>>
>>
>>
>> Mila esker aldez aurretik.
>>
>>
>>
>> Inma
>>
>>
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago