[itzul] ema(i)zkiozu

kixmi kixmi a bildua iservicesmail.com
Ast, Uzt 28, 14:50:37, CEST 2011


  Jagonetetik kopiatua:


  Jagonet galde-erantzunak


  Aditz trinkoak: /emadazu/emaidazu, esaguk/esaiguk/


      Galdera


Nik /emadazu, esaguk/ eta antzeko adizki trinkoak /emaidazu/ eta 
/esaiguk/ formak baino batuagotzat eduki ditut oraindaino; baina 
zalantza sortu zait ea arau mailako erabakirik edo bestelakorik baden 
horretaz (ez dut aurkitu adizki trinkoen paradigmarik, nahiz inoiz 
ikusia naizen, ustez, halakorik).


      Erantzuna

Aditz horiek, /Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, II/ liburukian 
esaten den bezala (ikus 2. argitaraldiko 388. orrialdeko oharra), ez 
dira benetan trinkoak; "semisintetikoak" edo sasitrinkoak direla esan 
dezakegu. Berez, aditz perifrastikoak dira; baina, erabiliaren erabiliz, 
gastatuz joan dira, maiztuz, aditz trinkoen forma hartzeraino.
Hona adizki horiei buruzko xehetasun batzuk:
1. Gramatika batzordeak /emadazu/ forma agertu zuen arestian aipatutako 
EGLU liburukiko ohar horretako adibideen artean.
2. Aditz perifrastikoetako forma batua /eman iezadazu/ da, eta ez /eman 
iezaidazu. /Gisa berean, /esan iezaguk, /eta ez /esan iezaiguk. /
3. Euskaltzaindiak 1979an argitaratu zuen /Euskal Aditz Batua/ liburuan 
badira era horretako adizkien paradigmak, aditz trinkoen sailean. 
Besteak beste, /esan/erran/ aditzaren paradigman, forma hauek ageri dira 
(ikus 180. or.): /esadak, esaguk, esadazu, esadazue/ eta abar. Gainera, 
/eman/ aditzaren paradigmetan (ikus 170. or.), /emadak, emadazu, 
emadazue, emaguk, emaguzu, emaguzue/ eta abar ere ageri dira.



28/07/2011 14:42(e)an, Xabier Aristegieta(e)k idatzi zuen:
> Inork ba al daki "esadazu", "emadazu", "emaguzu" eta horrelakoen "i"rik eza
> zein argudiotan oinarritzen den?
>
> Xabier
>
> Patxi Petrirena<petrirena a bildua gmail.com>  igorleak hau idatzi zuen (2011eko
> uztren 28a 14:30):
>
>> emazkiozu
>>
>> "emaiozu" eta "emaiezu" singularreko formetan bakarrik agertzen da -i-.
>>
>> Gainerakoetan, ez: "emadazu", "emaguzu" eta abar. Eta berdin "esadazu" eta
>> beste (kosta zitzaidan ikastea...).
>>
>> http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/6833.pdf
>>
>>
>>
>> 2011/7/28 Xabier Mendiguren<xmendiguren a bildua elkar.com>
>>
>>> "emaiozu", zer objektu pluralarekin, nola da: "emaizkiozu" ala
>> "emazkiozu"?
>>> aldez aurretik mila esker.
>>>
>>> x.
>>>
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago