[itzul] ema(i)zkiozu
Diez de Ulzurrun Sagala, Itziar (Itzultzailea:NAO/BON)
idiezdes a bildua cfnavarra.es
Or, Uzt 29, 11:54:28, CEST 2011
Jon, liburu hori Euskaltzaindiaren web orrian dago ikusgai:
Hizkuntza baliabideak > Gramatika > Dokumentuak >Euskal Aditz Batua (PDF)
Itziar
---Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: viernes, 29 de julio de 2011 11:48
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] ema(i)zkiozu
Euskaltzaindiak esan zuen, bai, nola den. Itziarrek dioen liburuan ageri
dira denak. Baina harrigarria dena da ez dagoela interneten ikusterik,
eta liburua ez dago salgai, nik dakidala. Hau da, ale zaharrak
liburutegietan edo aurkitu beharko dira. Aditz laguntzailea arau berrian
atera dute eta aditz trinkoen forma batzuk zeharka agertzen dira hikako
adizkien arauan, hikakoaren erreferentzia gisa, baina beste batzuk ez,
aginte erakoak esate baterako. Euskaltzain bati eskatu nion hutsune hori
bete zezatela, baina oraindik ez dute egin.
Itziar, edo liburu hori daukanak, falta diren taula horiek liburu
horretatik eskaneatu eta nonbaiten jarriko bazenitu, edo balitu, edo
behintzat niri bidali, mila esker, liburu hori aspaldian galdu nuen eta
(ikasitakoak lausotu ere egiten dira gainera).
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Diez de Ulzurrun Sagala, Itziar (Itzultzailea:NAO/BON)
Bidaltze-data: osteguna, 2011.eko uztailak 28 14:47
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] ema(i)zkiozu
Xabier, forma horiek Euskal aditz batua izeneko liburuko tauletan
agertzen dira (Euskaltzaindia, 1979)
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Xabier Aristegieta
Enviado el: jueves, 28 de julio de 2011 14:43
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] ema(i)zkiozu
Inork ba al daki "esadazu", "emadazu", "emaguzu" eta horrelakoen "i"rik
eza
zein argudiotan oinarritzen den?
Xabier
Patxi Petrirena<petrirena a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko
uztren 28a 14:30):
> emazkiozu
>
> "emaiozu" eta "emaiezu" singularreko formetan bakarrik agertzen da
-i-.
>
> Gainerakoetan, ez: "emadazu", "emaguzu" eta abar. Eta berdin "esadazu"
eta
> beste (kosta zitzaidan ikastea...).
>
> http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/6833.pdf
>
>
>
> 2011/7/28 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>
>
> > "emaiozu", zer objektu pluralarekin, nola da: "emaizkiozu" ala
> "emazkiozu"?
> >
> > aldez aurretik mila esker.
> >
> > x.
> >
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago