[itzul] Zerrendagaiez ATIKO mezu politikoa
Eneko Gotzon Ares
enekogotzon a bildua gmail.com
As, Eka 14, 20:48:48, CEST 2011
Mezu hau politikoa da.
Ez dagokio zerrendari.
Barkatu bidaltzeagatik.
Nafar iraindu batek helarazi dit eta bera laguntzeko asmoz
ezagutarazten dut.
Atera beza bakoitzak iruditzen zaizkion ondorioak.
Ez naiz gatazka zale baina argi dago Habsburg-Borboitarrek Nafarroa
konkistatzen darraitela.
Inperialen berekoikeri harroa heuren gogo beheen isla da.
Ez ditzala Euskal Herriak zentzu eta asmo onak galdu.
Noiz ikasiko ote du gizateriak justizian eta bakean bizitzen…
Honatx mezua:
NAPARTHEITB GEHIAGORIK EZ!!!
2009ko ekainaren eta abenduaren bitartean eten ziren emisio
analogikoak Nafarroa osoan. Orduz geroztik Euskal Telebista
ezin da ikusi Nafarroan.
http://paperekoa.berria.info/harian/2009-02-17/018/005/2009ko_abendura_aurreratu_dute_telebista_analogikoaren_itzalaldia_nafarroa_osoan.htm
Historia honela hasi zen:
2009/07/03
Nafarroako Gobernuak onetsi egiten du ETB-1 eta ETB-2
kanalak Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean, LTDren
multiplex berri baten bidez hedatu ahal izatea.
Hedatze hori teknikoki ahalbidetzeko Euskal Autonomia
Erkidegoko Gobernuak eta Nafarroako Foru Komunitateko
Gobernuak konpromisoa hartzen dute Industria, Turismo eta
Merkataritza Sailarekin egin beharreko kudeaketak egiteko.
Halaber, hitzarmenaren ildotik, Nafarroako Foru Komunitateko
Gobernuak egoki diren kudeaketak egingo ditu arestian
aipatutako ETBren kanalak Foru Komunitatearen lurraldean
hedatzeko, beti ere bere irudi, ordutegi, marka eta
identifikazio-zeinuak errespetatuz.
http://www.eitb.com/albisteak/albisteak/osoa/185027/nafarroan-etb-ikusteko-aukera-normalizatzea-hitzartu-dute-nafarroak-eta-eaek/
Euri asko egin du ordutik eta adarjotze handia izan dela
ikusi da. Anzterki baten lehenengo zatia.
Alderdi bateko aktore nagusiak, Franciscok, zein beste
alderdikoak, Miguelicok, PPSOEko buruzagiek alegia,
bakoitzak bereari eusten dio eta errua bestearena dela
esaten du. Biek erraten dute ETB Nafarroa osoan ikusi nahi
dutela, baina GEZURRA ARI DU eta ez dute nahi.
Protokoloan hau dago idatzita: "Nafarroako Gobernuak
konpromisoa hartzen du multiplex hori hedatzeko zerbitzua
Nafarroako Foru Komunitate osoan emateko merkatuko
baldintzetan, euskal telebista publikoari dagokiolarik bi
telebista seinaleen (ETB-1 eta ETB-2) garraio eta
mantenimenduari dagozkion kostuen ordainketa".
http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/8A98DA68-7402-4694-9BF5-C465435FCDD3/133877/030709pe70protocoloeuskera.doc
6 orria
Baina: Ez dute dirua jarri nahi
"2010eko urtarrilaren 21ean Espainiako Industria
Ministerioak Nafarroarako bigarren multiplexa baimendu zuen.
Baina horren ostean, multiplexak duen 1,5 milioi euroko
kostuari egin behar zitzaion aurre, eta Nafarroako Gobernuak
berretsi zuen ez duela euro bat ere jartzeko asmorik.
Opnatel telekomunikazioen Nafarroako enpresa publikoaren
kalkuluen arabera, bestalde, urtean 993.000 euroko
inbertsioa egin beharko litzateke seinalearen
zabalkunderako, tresneriaren mantentze lanetarako eta
energiarako. Eusko Jaurlaritzak gobernu bakoitzak diruaren
erdia jartzea proposatu zuen. Nafarroako Gobernuak, aldiz,
honako hau erantzun zuen: «Haiek emititu nahi dute
Nafarroan. Haiek izango dituzte ikusle gehiago, eta haiek
izango dituzte horri esker publizitate merkatu handiago bat
eta irabazi gehiago». Horrela justifikatu nahi izan zuten
dirurik ez jartzea."
http://paperekoa.berria.info/agenda/2010-04-08/035/007/ez_dute_dirua_jarri_nahi.htm
Eztabaidak egon dira baina aurrerapausurik ez:
Idoia Mendia: "guri zegokigun garraioa eta mantentzea.
Beraz, inbertsioa Nafarroako Foru Erkidegoari zegokion".
http://www.parlamento.euskadi.net/pdfdocs/publi/2/09/000046.pdf#8
34 orria
Alberto Catalán: "En dicho protocolo se establecía
también que la televisión vasca se comprometía y se
obligaba al pago de las cuotas que fuesen necesarias para
esa divulgación y desarrollo de la TDT en Navarra. El
compromiso del Gobierno de Navarra está cumplido y serán
otros los que tengan que explicar los motivos por los que no
cumplen lo firmado y aprobado".
http://www.parlamento-navarra.es/UserFiles/File/Diarios/Plen7087.pdf
26 orria
Tira, egon dira aurrerapausuak bai, baina beste norabide
batean.
Miguelicoren gobernuak milioi bana euro eman die Canal 4,
Canal 6 eta Televisión Popular de Navarra telebista kate
PRIBATUEI 2007, 2009 eta 2010 urteetan.
2007:
http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/17BED049-DE69-4AD0-A091-EE30D6B97D47/95080/2910go3.doc
12 orria
2009:
http://www.navarra.es/home_es/servicios/descargar-fichero/mhXYcntFyLSP4vzVbZt7f5T4Ptn5b/308of1506concesionteles2009.doc
2 orria
2010:
http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/27FD719D-6F8C-456A-9970-05BA374AB5C4/149883/Memoria_Presupuestos_GN_2010.pdf
70 orria
2009. urtean "Hiru kateek jasotzen duten diru laguntza
euskarazko hedabideena baino 313 aldiz handiagoa da".
http://paperekoa.berria.info/harian/2009-12-10/002/009/Nafarroan_LTD_bidez_ikusiko_dira_telebista_kate_guztiak_ETB_izan_ezik.htm
Eta hori euskarari buruzko 18/1986 Foru Legearen 27.
artikuluak hau dioen bitartean:
"27. artikulua. 1. Administrazio Publikoek bultzatuko dute
euskararen mailaz mailako presentzia komunikabide
sozial publiko eta pribatuetan.
Horretarako, eta komunikabideek euskara gero eta gehiago eta
ohiko moduan erabil dezaten, Nafarroako
Gobernuak diruz eta materialez laguntzeko planak gauzatuko
ditu.
2. Foru Komunitateak gestionatzen dituen telebista eta
irrati emisora eta gainerako komunikabideetan,
Nafarroako Gobernuak euskararen presentzia egokia begiratuko
du".
http://www.euskarabidea.es/fitxategiak/dokumentuak/testuak/euskarari-buruzko-foru-legea.pdf
NaparthEITB gehiagorik ez!!!
Eman ta zabal zazu.
--
Eneko Gotzon Ares
Donostia
Gipuzkoa
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago