[itzul] Romaní eta caló
Mendiola Agirre, Aitzol (Euskarabidea)
amendioa a bildua cfnavarra.es
Ost, Eka 15, 09:45:04, CEST 2011
Egun on:
"Romaní" eta "caló" euskaratu beharra egokitu zaigu. "romaní" hitzerako, Euskalterm-en "caló" eta "romaní" batera datozkigu, eta biendako "ijitoen hizkuntza edo ijitoera" ematen digu. Elhuyarrek "romaní" ez dakar, eta "caló" esateko "ijito-hizkera" ematen du. Baita Zehazki-k ere. Euskaltzaindiaren arauetan ez dator, ezta Hiztegi Batuan ere.
Hauxe guk dakiguna:
1.- "Romaní", ijito herriaren (rom) hizkuntza da. Bere horretan ematen dute frantsesez, ingelesez, alemanez, italieraz....
2.- "Caló", Europako hegoaldeko "Romaní" hizkuntzaren aldaera da (Euskal Herriko aldaerak erromintxela zuen izena).
Eta hona zalantzak:
1.- "Romaní" emateko zer da egokiena, "romania", "erromania" ala "ijitoen hizkuntza"?
2.- "Caló" emateko zer da egokiena, "caloa", "kaloa", ala beste zerbait?
Mila esker, aldez aurretik, zuen laguntzagatik.
Aitzol Mendiola
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago