[itzul] Jon etorri omen izana kezkagarria da.

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Eka 16, 19:17:11, CEST 2011


Egia da esaldia bitxi samarra dela, baina ez zait iruditzen gramatikalki
okerra denik. Honako esaldi hau, adibidez, egokia iruditzen zait: "Epaileak
zigorra ezarri ahal izateko, ez da nahikoa delitu bat egin omen izana:
atxilotuak delitu hori benetan egin duela frogatu beharko da". Beste kontu
bat da esaldia proposatu duenak agian ez duela esan nahi izan esaldi
horrekin adierazten duena, baizik eta beste zerbait.

Ondo izan!

Xabier

Xabier Mendiguren<xmendiguren a bildua elkar.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko
ekaren 16a 18:48):

> nik esango nuke esaldi hori ezinezkoa dela, "omen"ek beti aditz jokatua
> eskatzen duela ondoan.
>
> x.
>
> El 16/06/2011, a las 18:45, Txomin Arratibel escribió:
>
>
> Kaixo, itzulkideak:
>>
>> Atzerriko euskaltzale batek galdetu dit ea zenbateraino zaidan "naturala"
>> goiko esaldi hori. Zalantzan gelditu naiz. Nik neuk "Jon etorri delako
>> berria kezkagarria da" edo esango nuke hor, baina ez naiz ausartzen harena
>> zuzenesten edo okerresten.
>>
>> Inork ezer esan nahi?
>>
>> Aurrez, eskerrik asko.
>>
>> T.A.
>>
>>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago