[itzul] Euskara izateko era bat da guretzat....

Bittor Hidalgo bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Ost, Eka 22, 08:18:10, CEST 2011


Xabier Aristegietaren bidetik, niri ere hasierako esaldiak, biak ere, ezin
hobeak iruditu zitzaizkidan.

Bestelakoan, aipatzen den arazo ortografikoa' garrantzizkoa da. Arazoa da
nola adierazi segidako bi sintagmaren arteko etena grafikoki, ahoz argi eta
erraz egiten duguna intonazio eten batez. Hau da, nola markatu, erreskadako
bi intonazio unitateren (IUren) arteko intonazio eten hori, euskaraz
hainbatetan gainera etenaren adierazle bakarra dena, MINTZAGAI-edo
litzatekeen Intonazio Unitate baten, eta ondorengo IUaren hasieran
GALDEGAIA-edo eraman ohi duenaren artean -eta horregatik zaigu euskaraz
garrantzizkoago inguruko hizkuntzetan baino eten hori ahoz adieraztea, eta
grafikoki nolabait seinalatzea-.

Beste hainbat tokitan aipatu dudan legean, arazoa jada Azkuek azalarazi zuen
eta GOIKO ARRASTA edo proposatzen zuen halako etenak adierazteko (hau da,
APOSTROFOA erabiltzea), komaren erabilerak aurreko Intonazio Unitatearen
beheranzko intonaziozko irakurketa eragiten ohi duelako, eta halako
Intonazio Unitateen arteko etenak aldiz aurreko Intonazio Unitatearen
amaierako goranzko intonazioa izan ohi duelako amaieran, hala iragarri nahiz
ondorengo Intonazio Unitatearen garrantzi predikatiboa.

Noski apostrofoaren halako erabilera "berri" batek -ez dugu uste beste
inongo hizkuntzatan halako erabilerarik denik-, "ikasketa" prozesu bat
eskatuko luke gure artean... Baina hainbeste gauza ikasi ditugun honetan,
agian ikasi genezake ere halakorik behar izanez gero, ezta?

Azkuek erabili zuen bere aurreneko idatzietan -eta benetako mesedea egiten
du apostrofoak-. Severo Altubek ere arazoaz jabetuta heldu zion Azkueren
irtenbideari eta praktikatu bere hainbat lanetan. Justo Mokoroak ere
lagungarri asko darabil bere lokuzio bilduma erraldoian.

Ez dut uste merezi duenik apostrofoaren erabilera sistematikoa bultzatzea
segidako IUen arteko etena adierazteko, maiz zentzuak berak, testuinguruak,
garbi iradokitzen dutelako halako etena, inongo irakurketa arazorik eragin
gabe. Baina inork arazorik sumatzen duenean, sintagma segida batek nahasteak
sortu litzakeela bi irakurketa posibleren artean, agian hasierako eztabaidan
proposatzen zitzaizkigun esaldietan bezala, orduan erabili genezake
apostrofo hau, aurreko intonazio unitatearen amaierako goranzko intonazioa
iradoki lezakeena -halakoetan komak maiz beheranzko edo amaierako intonazioa
eragin lezakeenez, eta honetatik bereizteko-.

Beste gabe, ondo izan

Bittor


Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,
ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak
===========================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
===========================

-----Original Message-----
From: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] On
Behalf Of Xabier Aristegieta
Sent: Tuesday, June 21, 2011 3:01 PM
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Euskara izateko era bat da guretzat....

Nik arazo hertsiki ortografiko bat ikusten dut.



Alegia, ahozko komunikazioan eten bat egiten dugu: "Euskara(,) izateko era
bat da". Eta, hizketaldi errealean, esaldi hori horrela erabiltzen eta
ulertzen da, inolako problemarik gabe.



Baina erabaki gabe dago eten hori idatziz nola adierazi. Eta, inolako
ikurrik jartzen ez bada, arriskua sortzen da, noski, "euskara izateko"
ulertzeko (hots, etenik gabeko hitz-segida gisa). Bada, hortxe datza
konponbidea: etena ortografikoki nola adierazi erabakitzean.



Bestela, egiten ari garena da hiztunari eskatzea bere mintzaldia aldatzeko,
zergatik eta oztopo ortografiko batengatik. Abesti bat partituran egokiro
idazteko modurik ez, eta abeslariari melodia alda dezala eskatuko bagenio
bezala, ez?



Ondo izan,



Xabier


Karmel Uribarren<kuribarren a bildua arrasate-mondragon.net> igorleak hau idatzi zuen
(2011eko ekaren 20a 13:00):

> Kaixo Itzulkideok!
>
> Kontsulta hau dakarkizuet...
>
> Ondo dago esaldi hau...?
>
> "Euskara izateko era bat da guretzat, munduan pertsona izateko modu
> original eta natural bat."
>
> Kontsultari buruz... galdetu didate 'bat' horiek barik ondo dagoen... hau
> da...
>
> "Euskara izateko era da guretzat, munduan pertsona izateko modu original
> eta naturala"
>
> eta ordenamenduaz? zer iruditzen zaizue?
>
> eskerrik asko...
>
> Karmel Uribarren
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago