[itzul] Euskara izateko era bat da guretzat....

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
As, Eka 21, 15:00:52, CEST 2011


Nik arazo hertsiki ortografiko bat ikusten dut.



Alegia, ahozko komunikazioan eten bat egiten dugu: "Euskara(,) izateko era
bat da". Eta, hizketaldi errealean, esaldi hori horrela erabiltzen eta
ulertzen da, inolako problemarik gabe.



Baina erabaki gabe dago eten hori idatziz nola adierazi. Eta, inolako
ikurrik jartzen ez bada, arriskua sortzen da, noski, "euskara izateko"
ulertzeko (hots, etenik gabeko hitz-segida gisa). Bada, hortxe datza
konponbidea: etena ortografikoki nola adierazi erabakitzean.



Bestela, egiten ari garena da hiztunari eskatzea bere mintzaldia aldatzeko,
zergatik eta oztopo ortografiko batengatik. Abesti bat partituran egokiro
idazteko modurik ez, eta abeslariari melodia alda dezala eskatuko bagenio
bezala, ez?



Ondo izan,



Xabier


Karmel Uribarren<kuribarren a bildua arrasate-mondragon.net> igorleak hau idatzi zuen
(2011eko ekaren 20a 13:00):

> Kaixo Itzulkideok!
>
> Kontsulta hau dakarkizuet...
>
> Ondo dago esaldi hau...?
>
> "Euskara izateko era bat da guretzat, munduan pertsona izateko modu
> original eta natural bat."
>
> Kontsultari buruz... galdetu didate 'bat' horiek barik ondo dagoen... hau
> da...
>
> "Euskara izateko era da guretzat, munduan pertsona izateko modu original
> eta naturala"
>
> eta ordenamenduaz? zer iruditzen zaizue?
>
> eskerrik asko...
>
> Karmel Uribarren
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago