[itzul] colofón

Isabel Cantero ixamar a bildua euskalnet.net
Ost, Eka 29, 11:23:59, CEST 2011


Bai, hala da. "Colofón" beti izango da "azken ohar" (edo azken idatzoharra
edo amaierako oharra), nik uste, eta horregatik amaieran jarri behar da edo
jartzen da gehienetan. Edo alderantziz esanda, amaieran jartzen delako
esaten zaio "colofón" edo "azken oharra". Hasieran jartzen bada beste izen
bat izango du (nahiz eta gaztelaniaz "colofón" mantendu, nire lanean
bezala), eta hor hainbat aukera daude: zuk proposatzen duzuna ("atariko
oharra") eta Xabierrek proposatutakoak (argibideak, xehetasunak, edizioari
buruzkoak), besteak beste. Nik, horien artean, "edizioari buruzkoak"
aukeratu dut.

Isabel Cantero. 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Itzultzailea - Eibarko Udala
Enviado el: miércoles, 29 de junio de 2011 10:14
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] colofón

Zaila, zaila benetan  azken idatzoharra edo amaierako oharra hasieran
jartzea, horretarakoxe bakarrik izaten delako,  amaieran jartzeko. Beraz,
zerbait izatekotan  "colofón" izango, "atariko oharra" edo horren antzeko
beste zerbait izango da... 


Begoña Azpiri
Udal Itzultzailea - Ego Ibarraren idazkaria
Telefonoak: 943708421/23
emailak: itzultzaile.ei a bildua eibar.net egoibarra.ei a bildua eibar.net 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Isabel Cantero
Enviado el: asteazkena, 2011.eko ekainak 29 09:02
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] colofón

Bai, arrazoi duzu, baina nire zalantza zen ea hain zuzen ere "azken ohar"
bat argitalpen baten hasieran jar daitekeen, horixe egin nahi dutelako
itzultzen ari naizen lanean.

Isabel Cantero


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Xan Enviado el: martes, 28 de junio de 2011 20:22
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] colofón

ar., 2011.eko ekaren 28a 10:43(e)an, Isabel Cantero(e)k idatzi zuen:
> Argitalpenen bukaeran jarri ohi den informazio hori...
>    
Joana Albret Biblioteka mintegiaren "Katalogatzeko oinarrizko terminologia"n
colofón (spa) / azken ohar (eus/baq) / colophon (fre)

Xan Othaburu


__________ Información de NOD32, revisión 6248 (20110628) __________

Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
http://www.nod32.com



__________ Información de NOD32, revisión 6248 (20110628) __________

Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
http://www.nod32.com





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago