[itzul] colofón

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Eka 30, 07:57:29, CEST 2011


> Bai, hala da. "Colofón" beti izango da "azken ohar" (edo azken idatzoharra
> edo amaierako oharra), nik uste, eta horregatik amaieran jarri behar da edo
> jartzen da gehienetan. Edo alderantziz esanda, amaieran jartzen delako
> esaten zaio "colofón" edo "azken oharra". Hasieran jartzen bada beste izen
> bat izango du (nahiz eta gaztelaniaz "colofón" mantendu, nire lanean
> bezala), eta hor hainbat aukera daude: zuk proposatzen duzuna ("atariko
> oharra") eta Xabierrek proposatutakoak (argibideak, xehetasunak, edizioari
> buruzkoak), besteak beste. Nik, horien artean, "edizioari buruzkoak"
> aukeratu dut.

Aukera ona iruditzen zait. Izan ere, grekotik (κολοφών) hartu zuen hitza 
latinak lehenbizi, eta gero erromantzeek; grekoz "amaiera, azkena" esan 
nahi du.

Hiztegi edo gramatikaren batean, ikusia daukat "aitzin-ohar" 
("aitzin-solas"-en antzera?), ez zehazki editorea, urtea eta gisakoak 
adierazteko bertan, baizik liburuaren egikerari buruzko oharkizunak 
ipintzeko.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago