[itzul] Subrogatu
Alberto Martínez de la Cuadra
albertomartinezdelacuadra a bildua gmail.com
Ast, Mar 3, 13:23:33, CET 2011
Hitzez hitz itzulita, «B Aren eskubideetan subrogatuko da», NON kasua
erabiliz (hori bada, zehazki, galdetzen duzuna), gaztelaniaren eta
frantsesaren moldera (IATE datu-basearen arabera, *subrogación en los
derechos* eta *subrogation dans les droits*; ingelesez, berriz, *subrogation
of rights *eta* delegation of rights*), kontuan izanik *surrogare* latin
hitzak ‘beste baten tokian jartzea’ esan nahi duela eta ordezkapena eskubide
edo betebehar batzuetan baino ez dela gauzatzen.
Alberto
2011/3/2 Patxi Petrirena <petrirena a bildua gmail.com>
> Arratsalde on!
>
> Hiztegi Batuan sartu da "subrogatu" aditza, honela:
>
> subrogatu, subroga, subrogatzen. du ad. Zuz.
>
> Jakin nahi nuke nola erabiltzen duzuen edo erabiliko zenuketen era honetako
> esaldietan:
>
> - B se subrogará en los derechos de A
> - B se subrogara en la posición de A
>
> Aldez aurretik, mila esker.
>
> Patxi
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago