[itzul] alturitas, tula

BERBA iratxe ormatza imatz iraberba a bildua gmail.com
Al, Mar 7, 12:06:43, CET 2011


Egun on:

Olgetak direla-eta, Labayrukoekin hartu-emantean jarri naiz. Bertan badute
liburu bat, Juegos infantiles en Vasconia izenekoa, hainbat jolas jasotzen
dituena, baita "alturitas" be. Besteak beste, Kitoka izena ematen zaio, eta
harrapatutakoan "kito" esaten da.

Hemen jasotakoa eta liburu horretan irakurritakoa gogoan izanda, azkenean,
Kitoka itzuli dut.

Dena dela, benetan eskertzen dizuet emandako informazioa, ondo izan,

Iratxe Ormatza Imatz
BERBA

Saroi Jauregi Aiestaran<s.jauregi a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
(2011eko marren 02a 12:31):

> Egun on,
>
> Zalbibian, harrapatzaileari "azie" esaten genion/diogu.
>
>    Saroi Jauregi Aiestaran
> Hizkuntza Zerbitzuak
> Elhuyar Fundazioa
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
> tel.: 943 363040
> www.elhuyar.org
>  Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.     Ez inprimatu mezu hau
> ezinbestekoa ez bada.
>
>
> Jabier Zabaleta<euskara a bildua oriokoudala.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko
> otsren 24a 09:17):
>
> >  Ez dakit joko bera ote den, baina Jabierren mezua irakurrita, oroitu
> naiz
> >> gure haurtzaroko denborapasa/joko/josteta arruntenaz: batek bertze
> norbait
> >> harrapatu/ukitu behar zuen, eta orduan "atxen" erraten zuen; gisa
> horretan,
> >> harrapatua/ukitua harrapatzaile bihurtzen zen, eta bertze norbait
> >> harrapatu/ukitu behar zuen, berriz ere "atxen" erranez...
> >>
> >
> > Etnografia nostalgikoarekin segitzeko...
> >
> > Joko bera da, bai.
> >
> > Aurrekoan ez nuen esan 'atxi' hitza harrapatzailea izendatzeko ere
> > erabiltzen genuela guk. Alegia, besteak harrapatzeko ardura zuena zen
> > 'atxi'.
> >
> > Eztabaida-iturri nagusia, hain zuzen, hauxe izaten zen: erabakitzea nor
> > izango zen 'atxi', hasteko ('zein izango da atxi'? 'nik ez dut atxi izan
> > nahi!').
> >
> >
> > Ondo-ondo bizi.
> >
> > Jabier Zabaleta
> > Orioko Udaleko euskara teknikaria
> > euskara a bildua oriokoudala.com
> > 943 83 03 46
> >
> >
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago