[itzul] "meseta tibial" eta "anastomosis termino terminal de la vena poplítea"

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
Ost, Mar 9, 12:40:07, CET 2011


Egun on,

"Meseta tibial" ez da berez tibiaren burua, haren aurpegi artikularra
baizik.
Ingelesez eta frantsesez "plateau" erabiltzen dute "meseta" adierazteko
("tibial plateau" eta "plateau tibiale"), eta "meseta" gaztelaniaz baino ez
da erabiltzen. Beraz, "tibiaren goiko aurpegi artikularra" eman liteke, Giza
Anatomiako poltsiko-atlasean "meseta" jasoa dagoen arren.
"Anastomosis termino-terminal de la vena poplítea" terminoari dagokionez,
berriz, uste dut beharrezkoa dela "termino-terminal" hori jasotzea
itzulpenean, ez baita anastomosi bat besterik gabe.
Ingelesez eta frantsesez, "termino-terminal" edo "terminoterminal" bidetik
jo dute, nahiz ingelesez "end-to end anastomosis" ere eman izan den. Beraz,
bi bide horiek kontuan hartuta, "zain popliteoaren anastomosi
termino-terminala" edo "zain popliteoaren mutur-mutur anastomosia" eman
genezake.

Nahikari Gabilondo
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

2011/3/9 <sanz.a1 a bildua aju.ej-gv.es>

> Norbaitek lagunduko honako termino mediko hauek itzultzen?
> "meseta tibial"-en ordainik ez dut aurkitu eta "tibia-burua" jartzea
> bururatu bazait ere, ez dakit egokia den.
> "anastomosis termino terminal de la vena poplítea"-ren ordain gisa honako
> hau jarri dut: "anastomosia zain popliteoaren buruan". Hala ere, asmatu ote
> dudan arrastorik ere ez dut. Lagunduko baten batek?
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago