[itzul] % ikurra zenbakiaren aurrean nola jarri

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
Ost, Mar 9, 16:13:51, CET 2011


Akats bat isuri zait  aurreko mezuan:
"1 m" jarri dudan tokian, "1 A" jarri nahi nuen.

2011/3/9 Elhuyar Fundazioa <elhuyar a bildua gmail.com>

> Ulertzen dut eragozpena, egia da. Baina hori ezin da argudiotzat erabili
> (ez litzateke erabili behar, hobeto esanda) "%" sinboloaren eta zenbakiaren
> artean zuriunerik ez jartzeko. Bestela, argudio bera erabilita, unitateen
> sinboloak ere zenbakiari lotuta idaztea hobetsi behar genuke. Adibidez:
>
> "hiru ampere" eta "bost metro", "3A" eta "5m", hurrenez hurren, idatzi
> behar genuke, lerro-amaieran arazorik ez izateko, ezta? Hau da, halakorik ez
> gertatzeko:
>
> xxxxxxx 3
> A-ko intentsitatea
>
> xxxxxxx 5
> m-ko zabalera
>
> Miren Ibarluzeak eman du horretarako konponbidea (baina egia da, aitor
> dezagun, ez dela oso erosoa).
>
> Kontua da zuriunea jartzearena ez dela apeta hutsa, badela arrazoi "serio"
> bat. Nazioarteko arauek (ISO 31, ISO 80000 edo IEC 80000) esaten dute
> zuriunea utzi behar dela sinboloaren eta zenbakiaren artean. Eta nazioarteko
> arauek salbuespen bakarra ematen dute: angelu lauaren unitateen ikurrak
> -graduak (°), minutuak (') eta segundoak (")- zenbakiari lotuta idazten
> dira: 30° (30 gradu), 43' (43 minutu) 35" (35 segundo). Horiek dira
> zuriunerik utzi gabe idazten diren unitate-sinbolo bakarrak. Beste
> hainbeste zeinu matematikoekin. Adibidez, "5 + 7 = 12" idatzi behar da, eta
> ez "5+7=12".
> Arau horiek nazioarteko hitzarmenak dira, eta hizkuntza guztietarako balio
> dute. Alegia, ez dira hizkuntza-akademien langaia edo erabakigaia.
> Hala ere, euskaraz arazo bat badugu (bakarra balitz, gaitzerdi):
> Euskaltzaindiak, arau espliziturik eman ez badu ere, 1985ean
> argitaratutako "Euskal Gramatika Lehen Urratsak" lanean ("3.2.1.11
> Frakzioak" izeneko atalean), honela dio:
>
> "... portzentaien kasuan: % 5 ——— 'ehuneko bost' (irakurriko da)"
>
> Eta Euskaltzaindiak 1993an argitaratutako *Euskal Gramatika Laburra:
> Perpaus Bakuna* lanean, 4.2.1 zenbatzaile zehaztuak izeneko atalean,
> honela dio:
>
> "... Portzentaiak honela: %5 (ehuneko bost)"
>
> Hau da, batean '%' ikurraren eta zenbakiaren artean zuriunea dago (% 5),
> eta bestean ez (%5). Geroztik, nik dakidala, Euskaltzaindiak ez du ezer esan
> horri buruz. Eta, beharbada, esan beharrik ere ez luke, lehenago esan
> bezala, horrelako hitzarmenak nazioartekoak izaten direlako. Baina kontua da
> gaur egungo euskal testuetan denetatik ikusten dela.
>
> '%' ikurraren erabilera guztiz onarturik dago nazioartean 0,01 zenbakia
> adierazteko eta proportzioak adierazteko). Ikurra den aldetik, kalifikatzen
> duen zenbakiaren ondoren idatzi ohi da erdara nagusietan (erdara horietan,
> esan ere ordena horretan esaten da):
>
> 25 % (25 por ciento; 25 pour cent; 25 percent)
>
> Euskaraz, ordea, alderantzizko ordenan esaten da:
>
> % 25 (ehuneko hogeita bost)
>
> Hori dela eta, ulertzekoa da ikurra aurretik jartzea. Hala ere, orain dela
> gutxi arte behintzat, zenbait euskal zientzialarik nazioarteko moldea
> erabiltzen zuten. Izan ere, unitateekin ere arazo hori badugu 1 zenbakia
> erabiltzen denean, baina horretan badago adostasuna:
>
> 10 A (hamar ampere) eta 1 m (nahiz eta 'ampere bat' esan) idazten dugu.
>
> Dena den, ikurra zenbakiaren aurretik idatzita ageri da Euskaltzaindiaren
> lanetan ,eta, gaur egun, horrela ageri da euskarazko testu
> gehien-gehienetan. Auzia, hortaz, ez dago hor: ikurraren eta zenbakiaren
> artean zuriunea jartzea edo ez jartzea da auzia, edo, hobeto esanda, batzuei
> ez zaie gustatzen edo ez zaie eroso gertatzen zuriune hori. Baina, esan
> bezala, nazioarteko hitzarmenek diote zuriunea jarri behar dela.
>
> Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eskola-materialetarakoestilo-liburuak esplizituki dioehunekoaren eta zenbakiaren artean zuriunea utzi beharra dagoela. Eta EHUren
> Euskara Zerbitzuak ere hori aplikatzen du EHUk argitaratzen dituen
> testuetan.
>
> Dena den, hezkuntzaren eremutik kanpora ari direnek esan dezakete gomendio
> hori ez dagokiela berei, eta ez dutela bete behar. Eta erdara nagusietan
> ere ez dela zuriunea erabiltzen. Nahi dutena esan dezakete, baina jakin
> beharra dago erdara nagusietan ere zuriunea betetzeko gomendioa ematen
> dutela erakundeek. Adibidez, ingelesez, Estatu Batuetako Merkataritza
> Departamentuaren NIST (National Institute of Standards and Technology)
> erakundeak *Guide for the Use of the International System of Units (SI) *gidaliburuan, %
> ikurrari buruz ari dela, honela dio:
>
> "... When it is used, a space is left between the symbol % and the number
> by which it is multiplied... *Example: *
>
> *xB *= 0.0025 = 0.25 %   *but not*   *xB* = 0.0025 = 0.25%".
>
> Bestalde, inork uste badu gaztelaniaz ez dela zuriunerik utzi behar (hala
> ikusten baita, gehienbat, gaztelaniazko testuetan), jakin beharra dago
> "Ortografia de la lengua española" obra argitaratu berrian (gaztelaniaren
> akademia guztiek egina), berariaz aipatzen dela zuriunea utzi beharra.
> Honela (4.4 atala, 590. or.):
>
> <<<<<<<<<<<<<<<<<<
>
> (...) f) Los símbolos deben escribirse pospuestos a la cifra que los
> cuantifica y separados de ella por un espacio: 33 dB, 125 m2, 4H, 20 %.
> (...)
>
> Información adicional: Aunque el simbolo % (que se lee "por ciento" en
> español) se ve frecuentemente escrito sin separación de la cifra que lo
> precede, la norma establecida por la Oficina Internacional de Pesos y
> Medidas determina que se escriba precedido de un espacio. Para evitar que la
> separación resulte excesiva, puede utilizarse un espacio fino.
>
> >>>>>>>>>>>>>>>>>>
>
> (honaino iritsi bazara, barka mezuaren luzea)
>
> Alfontso Mujika
>
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>
> **
>
>
>
> 2011/3/9 <vegiluz a bildua ej-gv.es>
>
> Eta gainera, banatuta idazten bada eta lerro bukaeran badago, lerro
>> desberdinetan banatuta agertzeko arriskua dago:
>>
>> Xxxxxxxxxx %
>> 10 xxxxxxxxx ????
>>
>> Horrek lagundu beharrean, nahasgarria suerta daiteke. Eta begi-bistan oso
>> itxura txarrekoa da.
>>
>>
>>
>>
>> Veronica
>>
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago