[itzul] tutorado

Ander Altuna-UEU a.altuna a bildua ueu.org
Ost, Mar 16, 11:28:10, CET 2011


Ez dakit pedagogian horrela erabiltzen duten, baina pentsatzen dut 
"tutorado" barik "tutelado" behar duela, hots, tutore baten babespean 
edo tutoretzapean dagoena. Beraz, "tutore" eta "tutoretzapeko"  izan 
liteke (Euskalterm-en "pupilo, tutelado" "tutoretzapeko").


ar., 2011.eko marren 15a 15:41(e)an, edurne(e)k idatzi zuen:
> Arratsalde on:
> Pedagogiako testu batekin ari naiz, eta bikoteka irakurtzean datzan 
> metodo batez ari da testua. Rolen banaketa bat egiten du bikotean: 
> tutorea eta "tutorado"a. Nola itzuliko zenukete "tutorado"?
> Testuinguruak:
> "Establecen una relación asimétrica derivada de la adopción de roles 
> (tutor y tutorado)"
> "Los profesores estructuran la relación de las parejas, marcando qué 
> deben hacer el tutor y el tutorado"
> Mila esker aldez aurretik.
> Edurne
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago