[itzul] tutorado

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Mar 16, 15:31:48, CET 2011


> Pedagogiako testu batekin ari naiz, eta bikoteka irakurtzean datzan
> metodo batez ari da testua. Rolen banaketa bat egiten du bikotean:
> tutorea eta "tutorado"a. Nola itzuliko zenukete "tutorado"?
> Testuinguruak:
> "Establecen una relación asimétrica derivada de la adopción de roles
> (tutor y tutorado)"
> "Los profesores estructuran la relación de las parejas, marcando qué
> deben hacer el tutor y el tutorado"

Pedagogia gaietan «tutor» eta «tutorar» maiz erabiltzen dira; zaila 
izango duzu, ziurrenik, molde horri ihes egiten.

Euskaraz erabili izan da, testuinguru antzekoetan, «tutore» eta 
«tutoratu»; esate baterako, hemen:
http://centros.educacion.navarra.es/eibz/baliabideak/hbp2004/Sanduzelai/Sanduzelaiko_proiektua.doc

Bide batez, grazia eman dit DRAEk «tutorar» aditzari ematen dion 
definizio bakarra:

1. tr. Poner tutores (‖ cañas para mantener derecha una planta).

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago