[itzul] JORNADA DE PUERTAS ABIERTAS

Garikoitz Knörr de Santiago gari a bildua nonbait.com
Ost, Mar 16, 15:55:48, CET 2011


Ingelesez oso ohikoa da "Open Day", "Egun irekia" alegia. Kontuan hartzeko aukera bat dela iruditzen zait.

Jasonek aipatu duen "Bisita egiteko eguna" ere egokia da, nire ustez. Eta, horren haritik, zer moduz "Bisitarientzako eguna"?

Bestalde, "ate ireki"en bidetik jo nahi izanez gero, ez nuke laranja-/laranjazko/laranjaren zukuaren eztabaida berpiztu nahi (edo bai), baina nik ez diot eragozpen handirik ikusten "Ate irekien eguna" formari.


----
Garikoitz Knörr






El 16/03/2011, a las 12:38, Izaskun Salsidua Onandia escribió:

> 
> Bai, gu horretan ari gara gurean, "Ikastetxea erakusteko eguna" da gehien gustatu zaiguna. Hala ere, "Ateak zabaltzeko eguna" erakunde askotan erabiltzen da, eta ez du belarrira ondo jotzen. Nire ustez, "Ate irekiak" edo "Edonor sartu ahal izateko eguna" askoz ere egokiagoa ikusten dut. Eskerrik asko. Izaskun,
> 
> 
> 
> 
> 
> 
> 
>> To: itzul a bildua postaria.com
>> From: karlos_del_olmo a bildua donostia.org
>> Date: Wed, 16 Mar 2011 12:21:25 +0100
>> Subject: Re: [itzul] JORNADA DE PUERTAS ABIERTAS
>> 
>> 
>> Donostian Suhiltzaileen Etxeko ateak beti zabalik egoten direnez gero,
>> "herritar guztiak/edonor sartu ahal izateko eguna" eta antzekoak erabili
>> ohi ditugu.
>> 
>> Karlos del Olmo
>> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
>> 943483474
> 		 	   		  




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago