[itzul] JORNADA DE PUERTAS ABIERTAS
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
Ost, Mar 16, 16:03:37, CET 2011
Elhuyarren "jardunaldi irekia" erabiltzen dugu aspalditxotik hori
izendatzeko. Eta uste dut ez garela bakarrak. Eskatu Googlen "jardunaldi
irekia".
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
2011/3/16 Garikoitz Knörr de Santiago <gari a bildua nonbait.com>
> Ingelesez oso ohikoa da "Open Day", "Egun irekia" alegia. Kontuan hartzeko
> aukera bat dela iruditzen zait.
>
> Jasonek aipatu duen "Bisita egiteko eguna" ere egokia da, nire ustez. Eta,
> horren haritik, zer moduz "Bisitarientzako eguna"?
>
> Bestalde, "ate ireki"en bidetik jo nahi izanez gero, ez nuke
> laranja-/laranjazko/laranjaren zukuaren eztabaida berpiztu nahi (edo bai),
> baina nik ez diot eragozpen handirik ikusten "Ate irekien eguna" formari.
>
>
> ----
> Garikoitz Knörr
>
>
>
>
>
>
> El 16/03/2011, a las 12:38, Izaskun Salsidua Onandia escribió:
>
> >
> > Bai, gu horretan ari gara gurean, "Ikastetxea erakusteko eguna" da gehien
> gustatu zaiguna. Hala ere, "Ateak zabaltzeko eguna" erakunde askotan
> erabiltzen da, eta ez du belarrira ondo jotzen. Nire ustez, "Ate irekiak"
> edo "Edonor sartu ahal izateko eguna" askoz ere egokiagoa ikusten dut.
> Eskerrik asko. Izaskun,
> >
> >
> >
> >
> >
> >
> >
> >> To: itzul a bildua postaria.com
> >> From: karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> >> Date: Wed, 16 Mar 2011 12:21:25 +0100
> >> Subject: Re: [itzul] JORNADA DE PUERTAS ABIERTAS
> >>
> >>
> >> Donostian Suhiltzaileen Etxeko ateak beti zabalik egoten direnez gero,
> >> "herritar guztiak/edonor sartu ahal izateko eguna" eta antzekoak erabili
> >> ohi ditugu.
> >>
> >> Karlos del Olmo
> >> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> >> 943483474
> >
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago