[itzul] JORNADA DE PUERTAS ABIERTAS

Mikel Haranburu musdeh a bildua terra.es
Ast, Mar 17, 18:44:37, CET 2011


Nik proposatu diren aukera guztiei-edo akatsen bat aurkitzen diet; ez 
dakit, jatorrizkoarekiko paralelismoz sortuak diren, edo zer zailtasun 
mota daukagun horrelako moldeak euskaraz sortzeko. Ez ote liteke 
euskaraz molde berririk sor, bestetan sortu izan diren bezalatsu, 
"kafesne" esate baterako? Nik "Ate irekiri(ka)ko eguna" ibili dut 
buruan, "ateak irekitzeko eguna" oso eskas iruditzen baitzait, nahiz 
eta, seguruenik, zuzenki ateratzen den era den. Baina, ausardia pixka 
batez, proposatuko nuke "ate ireki eguna", behar izanez gero "ate-ireki 
eguna" edo "ateireki eguna", berdin "atezabal eguna" (omiasaindu eguna 
dakarkit gogora). Ezin al dugu kontzeptua bera ere birsortu, gaztelaniak 
baliatzen dituen elementuak guk ere erabiliz, baina ditxosozko "de" hari 
izkin eginez??

(Orain bota zuen parrastadak...)
Mikel

az., 2011.eko marren 16a 12:12(e)an, Izaskun Salsidua Onandia(e)k idatzi 
zuen:
> "JORNADA DE PUERTAS ABIERTAS" Euskaraz zelan itzuliko zenukete?
>
>
>
>
>   		 	   		




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago