[itzul] JORNADA DE PUERTAS ABIERTAS

"Arbizu Barona, Víctor" varbizu a bildua cajavital.es
Al, Mar 21, 12:37:10, CET 2011


 

  Mezua berandu irakurri dudan arren, hor doa iritzia. Arintasunaz edo egina izan zitekeen, baina "ate irekiko jardunaldia" eman genuen. Geroago begiratu dut interneten eta beste batzuek ere horrela eman dute.

				Bittor Arbizu
------------------------------

Message: 2
Date: Thu, 17 Mar 2011 18:44:37 +0100
From: Mikel Haranburu <musdeh a bildua terra.es>
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: Re: [itzul] JORNADA DE PUERTAS ABIERTAS
Message-ID: <4D824885.9040703 a bildua terra.es>
Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1; format=flowed

Nik proposatu diren aukera guztiei-edo akatsen bat aurkitzen diet; ez dakit, jatorrizkoarekiko paralelismoz sortuak diren, edo zer zailtasun mota daukagun horrelako moldeak euskaraz sortzeko. Ez ote liteke euskaraz molde berririk sor, bestetan sortu izan diren bezalatsu, "kafesne" esate baterako? Nik "Ate irekiri(ka)ko eguna" ibili dut buruan, "ateak irekitzeko eguna" oso eskas iruditzen baitzait, nahiz eta, seguruenik, zuzenki ateratzen den era den. Baina, ausardia pixka batez, proposatuko nuke "ate ireki eguna", behar izanez gero "ate-ireki eguna" edo "ateireki eguna", berdin "atezabal eguna" (omiasaindu eguna dakarkit gogora). Ezin al dugu kontzeptua bera ere birsortu, gaztelaniak baliatzen dituen elementuak guk ere erabiliz, baina ditxosozko "de" hari izkin eginez??

(Orain bota zuen parrastadak...)
Mikel

az., 2011.eko marren 16a 12:12(e)an, Izaskun Salsidua Onandia(e)k idatzi
zuen:
> "JORNADA DE PUERTAS ABIERTAS" Euskaraz zelan itzuliko zenukete?
>
>
>
>
>   		 	   		



-



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago